- Eraikitzen ari garen erakundeak izaera subiranista behar du izan. Hau da, autogobernua, guk jarritako mugekin kanpoko esku-sartzerik gabe. Beste hitzetan esanda, geure eskumen guztien inguruan erabakitzeko gaitasuna izatea.
- Berezko botere politikoa, uneoro herritargoaren kontrolpean, izateko gaitasuna aldarrikatu nahi dugu.
- Egun dugun une historikoari men eginez eta defendatzen dugun nazio subiranotasunetik abiatuta, euskal biztanleriak demokratikoki erabaki behar du inguruko beste herri eta nazioekin zer nolako harreman eta loturak izango dituen, baina ezin ditugu herri horiekin egun badauden harremanak ahaztu.
- Subiranotasunaren aldeko geure apustuak helburutzat du aukera zehatz batetik entzuten ohituta gauden defentsak gainditzea, geure ustez hartu beharreko erabakiak defendatzen dugun klaseen interesen araberakoa behar du izan; etorkizunean erabakitzeko eskubidearen jardunari uko egin gabe.
- Esandakoen harira, sortu nahi dugun erakundea politika eta erakunde osatzearen inguruan dituzten zilegizko asmoei subiranotasunaren jardun demokratikoa lehenesten dioten ezkerreko pertsona eta taldeen bilgune izan daiteke eta hala izan nahi dugu.
Beste hitzetan, geure asmoa federalistek, konfederalistek, independentistek zein autonomistek, nahi izanez gero, tokia izango duten erakundea osatzea da, herriarengan jarririk subiranotasunaren kontrola eta erabakiak hartzeko erritmoa.