10 urte bete dira Alternatibako Mahai Feministak Bilboko Santiago Katedralaren aurrean
egindako ekintza honetatik. Bertan, Mariari laguntzen genion, errua, bekatua eta beldurra kargatzen zituelarik, bere bizitzaren eta bere gorputzaren gainean ahalduntzeko. Lortu genuen, horrez geroztik, Mariak bere burua maite eta errespetatzen du eta patriarkatuak ezarritako kargetatik askatu da: FEMINISTA DA!
Alternatibaren Youtubeko kanalean bisita gehien biltzen dituen bideoa da, 37.000 bisitatik gora eta 500 iruzkin baino gehiagorekin, ia guztiak ekintza iraintzeko. Horrek islatzen du ekimenaren arrakasta, eta bide batez balio dezala Mahai Feministako kideen aitortza gisa. Feminismoak gauzak aldatzeko askorentzat mingarria izan behar den heinean, ekintzaren arrakasta egiaztatzen dute gorroto mezuek, eta, beraz, ekintza hori 10 urte geroago balioan jarri nahi dugu, eta protagonista izan ziren kideei omenaldia egiteko balio dezala, dagoeneko kolektiboaren parte ez direnak barne, feminismoan militatzen jarraitzen dutelako.