Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, Donostian eta Irunen, hurrenez hurren, Alternatibak hitzaldiak antolatu ditu “Frankismoaren aurkako memoriaren hariak” izenburupean, frankismoaren lehen urteetan Leonen izandako hainbat borroka eta gertakariri heltzeko, batzuk Euskal Herriarekin lotura zuzena dutenak. Abel Aparicio kazetari eta idazleak azalduko ditu horietako batzuk, hala nola, ¿Dónde está nuestro pan? (Marciano Sonoro Ediciones, 2020) liburuari izena ematen diona, emakume talde baten protesta, 1941ean, errazionamendu kartillen ogia eskatuz.
Torre del Bierzoko (Leon) udala frankistaren aurrean ogia eskatzera ausartu ziren emakumeen artean, gainera, Bidasoaldean jatorria zuten bi emakume zeuden, Leoncia Uranga Arburu (Hondarribia) eta Dolores Garcia Moleses (Irun). Emakume horiek, bai eta haien familiak ere, frankismoan gertatutako nahitaezko barne-desplazamenduen biktima izan zitezkeen.
Apariciok ikertutako beste istorioetako batek ere emakumeak ditu protagonista, eta berriz ere Leon eta Euskal Herria lotzen ditu, meatzaritzan lan egiten duen emakume baten istorioa kontatzen baitu, euskal industriaren gorakadan Bilbo Handira emigratu zuen emakume horren baldintza bikoitzekin.
Lehenengo hitzaldia martxoaren 31n, ostirala, izan zen, 18:30ean, Alternatibaren Donostiako egoitzan. Bertan, egilearekin batera, Begoña Vesga izan zen aurkezlea, Alternatibako militantea eta hainbat borroka politiko eta sozialen protagonista. Gaztetan kartzelan sartu zuten militantzia politikoagatik, eta azken hamarkadetan erakunde desberdinetan egon da, Ermua, Eibar eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan, besteak beste. Vesgak borrokan jarraitzen du hainbat eremuetan, hala nola pentsio duinen aldeko borrokan. Azken hitzaldia apirilaren 1ean, larunbata, izan zen Irungo Kabigorri Ateneoan (Peña kalean).
Abel Aparicio San Roman de la Vegan (Leon) jaio zen 1980an. Poesian eta literaturan egin du sormena, eta hainbat komunikabideetan kolaboratzen du. Frankismoaren memoriari buruzko hitzaldiak ematen ditu, emakumeen zeregina bereziki azpimarratuz.