Gure kide eta EH Bilduko diputatu Oskar Matutek esan du Espainiako Gobernuak proposatutako pentsioen erreforma ez dela atzerakoia langileentzat eta pentsiodunentzat, baina “askoz gehiago” egin beharra dagoela langile eta pentsiodunentzat “eskubide eta duintasun gehiago” gaineratzeko.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, koalizioaren ordezkariak Espainiako Gobernuak proposatutako pentsioen erreforma eta patronalak horri egin dion kritika izan ditu hizpide.
Horren harira, Matutek esan du erreforma patronalaren interesentzat dela atzerakoia, eta ondorioz, ez dela atzerakoia langileentzat, nahiz eta erretirorako adina 67 urteraino atzeratu.
“Pentsiodunen %60k ez du 1.000 euro baino gehiago irabazten, eta askoz ere azkarrago joateko mekanismoak jarri behar dira martxan. Beharrezkoa da pentsioetan progresibitatea aplikatzea eta erreforman alargunen pentsioak jasotzea”, gaineratu du. Horregatik, “legea fintzea” eskatu du, “eskubide eta duintasun gehiago” sartzeko.
Herritarren Segurtasunerako legearen edo ‘mozal legea‘ren inguruan, berriz, EH Bilduren ordezkariak ohartazi du gomazko piloten erabilera edo berehalako itzulketak kentzen ez badira, EH Bilduk ez duela erreforma babestuko.
EiTB albisteetan irakurri