Etika Publikorako Batzordeak ez duela balio ikusita, gure kide den Josu Estarronak hura desegitea eta organo independente berri bat sortzea proposatu du. Haatik, EAJk eta PSEk ezetz esan dute.Estarrona legebiltzarkidearen hitzetan, “prebentzioa eraginkorra izaten ari den ala ez ebaluatu ahal izateko, beharrezkoa da ezinbestean praktika hauek detektatzeko mekanismo eraginkor eta independenteak izatea. Bestela, nola ziurtatu daiteke prebentzio politika horiek egokiak eta nahikoak izaten ari direla?”. Gainera, ustelkeriaren kontrako blokeoa salatu du: “Jaurlaritzak eta bera sostengatzen duten PNV eta PSE alderdiek gardentasun jarduera egokien alde eta ustelkeriaren aurka aurkeztutako ekimen guztiak blokeatu dituzte sistematikoki legealdi honetan zehar”.
PNV y PSE dicen
❌NO ❌NO ❌NO ❌NO
a cada propuesta contra la corrupción.pic.twitter.com/8lf8m8uYAO— Josu Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) April 27, 2023