Alternatibak Saharako Fronte Polisarioaren sorreraren 50 urteurrena ospatuko du Maiatzaren 10ean, Gasteizen. Ekitaldia Alternatibaren egoitzan egingo da eta bertan izango dira Jadiyetu El Mohtar, kazetari, irakasle eta ekintzaile sahararra, Jesus Garay, SEADeko (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) Lagunen Elkarteko kidea eta Manuel Vaquerizo, Mundu Bat-en kidea.
Topaketan, Mundu Bat GGKEak bultzatutako eta Laura Daudenek eta Sebastián Ruiz Cabrerak zuzendutako Ocupación S.A. dokumentalaren zatiak proiektatuko dira. Filmak Mendebaldeko Sahararen esplotazio ekonomikoan ardura duten enpresari eta politikari espainiarren izen-abizenak ezagutzera ematen ditu. Europako botereguneetan hasi eta Marokok okupatutako hirietan amaitzen diren isiltasun eta gezurren katea erakusten duten testigantzak jasotzen ditu. Proiekzioaren ondoren, RASDen aurrerapenei eta lorpenei buruz hitz egingo da.
Ekitaldi horren bidez, Alternatibak konpromisoa eta babesa adierazi nahi die Fronte Polisarioari eta RADSi, Marokok Saharako lurraldea legez kanpo okupatzearen aurka eta autodeterminazio askerako eskubide legitimoaren alde.
Sahara aske!