EH Bilduren oinarriek berretsi egin dituzte herrialde bakoitzeko Mahai Politikoek proposatutako Kongresurako eta Senaturako zerrendak. Proposatutako eta onartutako plantxak hauek izan dira:
Bizkaian, Kongresurako plantxan gure kide Oskar Matute izango da zerrendaburu, Marije Fullaondo, Andoni Rojo, Helena Franco, Dani Maeztu, Izortze Santine, Cesar Fandiño eta Ane Muguruzarekin batera. Senaturako, berriz, Jasone Agirre, Pello Zabarte eta Natalia Gardeazabal aurkeztuko dira.
Araban, Iñaki Ruiz de Pinedo da zerrendaburua, eta, ondoren, Maider Garcia de Vicuña, Iñigo Martinez, Rocio Vitero, Mikel Otero, Ainhize Solaun eta Belen Arrondo. Senaturako, berriz, Josu Estarrona Alternatibako kidea, Aitziber Salazar eta Pablo Vicente proposatu dira.
Gipuzkoan, Mertxe Aizpurua, Jon Iñarritu, Maddalen Urzelai, Larraitz Ugarte, Pello Urizar eta Maddalen Iriarte proposatu dituzte Kongresurako, eta Senaturako, berriz, Gorka Elejabarrieta, Olaia Duarte eta Mario Zubiaga. Nafarroan, Bel Pozuetak, Patri Peralesek, Raul Maizak, Edurne Leonek eta Joseba Asironek osatzen dute Kongresurako zerrenda, eta Senaturako, berriz, Koldo Leozek, Amets Indak eta Joseba Otondok.