EH Bilduk Arabako Kongresu eta Senaturako zerrendaburuak aurkeztu ditu uztaileko hauteskundeei begira. Josu Estarrona Alternatiba kidea eta legebiltzarkidea izango da zerrendaburu senaturako Arabatik. Koalizio subiranistak, udal eta foru hauteskundeetan inoizko emaitza onenak lortu zituela azpìmarratu zuen Estarronak. Horregatik, Arabak “lehen aldiz ezker subiranistak senatari bat izan” dezakeela aitortu zuen politikari arabarrak. Hori, “arabarron esku dagoela” adierazi zuen.
Hauteskundeei begira ere, Estarronak “EH Bildu bestelako interes partidisten gainetik, arabarron interesak lehenetsi eta defendatuko dituen aukera bakarra” dela azpimarratu zuen.
«Gu gara ezkerreko politikak garatzeko eta jendearen bizitzak hobetzeko berme bakarra. Are gehiago, EH Bildu da arabarron interesak lehenetsi eta defendatuko dituen aukera bakarra» gure kide @Josu_Estarrona
Berriro #EgingoDugu!❤️🔥pic.twitter.com/4Ph8M2lXl3
— Alternatiba (@alternatiba) June 23, 2023