Claudia Venceslao EH Bilduko Arabako batzarkideak Arabako Batzar Nagusietan salatu du EAJ-PSEk lurraldean osatutako gobernuaren eredu pribatizatzailea. Arabako prokuradorearen arabera, publikoa dena desegiten dela ez bakarrik “plaza publikoak ez jarriz”, baizik eta langileen lan-baldintza kaxkarrekin ere, “horiek baitira zaintzak duintzen dituztenak eta egunero adineko pertsonak zaintzeko altxatzen direnak”.
Gizatasunaz hitz egin duen lankide baten hitzen aurrean, Arabako prokuradoreak zehaztu du ondo dagoela enpatia edo gizatasuna izatea, baina gogorarazi du langileak “Gizarte Zerbitzuen Legean aitortutako eskubideak” eskatzen ari direla eta, gainera, bermatu egin behar direla hauek. Horren harira, Venceslaok adierazi du lan-baldintza duinek “zuzeneko eragina” dutela “adinekoentzako zainketan”. “Gainerakoa pribatizatzea da”, azpimarratu du.
Ayer denunciamos el modelo privatizador de PNV-PSE en servicios sociales.
Utilizan eufemismos para disfrazar recortes y precarización.
No nos engañan: 20 años sin crear una plaza pública. pic.twitter.com/rXMeERR8G1
— Claudia Venceslao (@clauvenceslao) October 5, 2023