Pasa den azaroaren 21an, asteartea, Alternatibak turistifikazioaren inguruko hitzaldi bat antolatuko zuen, ikuskatuz nola gure hiriak geroz eta gehiago bideratuta dauden turisten nahiak eta beharrak asebetetzera eta ez herritarrenak, bertako jendea hiritik alboratuz. Egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioak hizpide izan ziren hitzaldian.
Gai hau aztertzeko lehen mailako hizlariak izan genituen. Lehenik eta behin, BiziLagunEkin plataformako kide den Eihar Egaña gerturatu zen gurera. Elkarte donostiar honen helburuen artean, honakoak aurki ditzakegu. Hots, turismoaren ereduaren eztabaidatzea, donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea eta bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.
Bestalde, Jon Markel Ormazabal Gaztañaga izan zen gurean. Soziologian lizentziatua eta Gizarte Antropologian masterra duelarik, soziologiaren arloan herri-partaidetza landu du. Hedabide ezberdinetan kolaboratzaile aritu da eta hainbat liburu argitaratu ditu gainera, besteak beste, “Hemen naiz ez gelditzeko baina” (Txalaparta, 2013) kartzelaren inguruko kronika. 2019tik Donostiako EH Bilduko zinegotzia, urte hauetan zehar turismoaren gaia berariaz landu du.