Neoliberalismo eta segurtasuneranzko lerrokatzeak europar askoren arbuioa eragin du. Halere, jarrera hauek ugariak eta anitzak dira eta erreformatik deusezterainoko jarrerak dituzte, bateratze egitasmoaren berrosatzea tarteko.
Europar Lege Biltzarrean ordezkaturiko ezkerra “Europa gehiago” behar delakoan dago Europa soziala lortuko bada, estatu nazioak ahuldu gabe, hauek baitira kapitalari aurre egin diezaioketenak eta euren ustez nazio esparrua da batez ere bizitza politiko eta soziala zein klase borroka ematen den esparrua.
Indar politiko antikapitalistek uste dute Europaren berrosatzea eman behar dela, ikuspegi federaletik, honek eduki soziala, ingurugiroari lotua eta erroko demokraziaren barnekoa lor dezan.
Azkenik, beste batzuk Europaren eraiketa atzera botatzearen aldeko dira, aurrekoek ez bezala, uko egin diote estatu-gaindiko egiturak egiteari, nahitaez herritarrengandik aldendu eta urrutiratuko direla eta kontrol demokratikoa zailduko dela uste baitute, ekonomia eta finantza botere egituren aurrean moldagarriagoak izango direlakoan.