Senatuko jarduerara itzultzean, gure kide eta EH Bilduko senataria den Josu Estarronak Eusko Jaurlaritzarekin adostutako aldiriko trenaren transferentziaz galdetu du. Transferentzia hori atzeratu egin da adostutako epeen arabera; izan ere, dokumentazioa eta espedienteak uztailean entregatu behar ziren, eta subrogazio-akordioa urrirako sinatu behar da.
Senatari gasteiztarrak berretsi duenez, Hego Euskal Herrian aldirietako trenbide-sare konbentzionalaren narriadura kezkagarria da, “arrazoi politikoengatik beharrezkoak ez diren lineak lehenetsi direlako. Abiadura handiaren aldeko apustu zoro horrek milaka milioi eman dizkio eredu horri, aldiriko trenaren kaltetan “.