Ekologia krisiak gizateria osoari eragin badio ere, ardurak eta ondorioak ez dira berdin banatu. Iparraldeko ingurugiro arazoak bere supergarapenari zor zaizkion bitartean (kutsadura industriala, euri azidoa, hondakin arriskutsuak,…), Hegoaldearen ingurugiro eskastea aurrekoek ezarritako garapen ereduak ezarri die. Iparraldean ez bezala, Hegoaldekoentzat ingurugiroa euren bizimodua da, ez luxua geure kasuan gertatzen den moduan. Beraien iraupena ingurugiroaren jarraipenaren mende da. Beraz, munduko ekologiaren gaineko edozein hausnarketak kontuan izan behar du berdinzaletasuna eta jasangarritasunaren afera, 3 ikuspegi hauetatik:
- Lehenik, Iparraldearen erantzukizun ia erabatekoa mundu mailako ekologia krisian (Ipar zein Hegoaldeko gizarteetan ere erantzukizun maila ezberdinak daudela kontua hartuta).
- Bigarrenik, munduko ondasun eta zerbitzu komunak gehienbat mendebaldarren mende egotea.
- Hirugarrenik, herrialdeok Hegoaldeko natur baliabideen gaineko ustiapen jasangaitza.
Hauek ikusita, honakak eraman beharko lirateke aurrera:
- Txirotutako herrialdeenkanpo zorra bertan behera uztea.
- Zor ekologikoaren onarpena.
- Hego herrialdeen ingurugiro eta gizarte eskubideen aurka diharduten euskal nazioarteko enpresen jarduera edo diru-sartzeak salatzea.
- Kutsadura isurtze eskubideen saleroste sistemak salatzea.