2013ko otsailaren 27an Bizkaiko Batzar Nagusietan, EHBilduko batzarkidea eta Alternatibako kidea Asier Vegak argi utzi zuen zeintzuk diren Bizkaiko pribilegiatuak. Aldi berean, pribilegio eta salbuespen hauekin bukatzeko neurriak berehala aplikatu behar direla azpimarratu zuen: “Gehien dutenek gehiago ordain dezatela, baina benetan eta salbuespenik gabe”.