Apirilak 24ean, Alternatiba Arabak Iraultza Bolivartarraren aldeko kontzentrazioa egin zuen Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea salatzeko. “Eraso inperialistaren aurrean, Iraultza Bolivartarra!” lemapean, indarkeria bat-batean uzteko eskatu diote Caprilesi eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu dute.