Euskal Herria Palestina sarea duela hiru urte sortu zen, hain zuzen, Palestinako ehunka eragilek eskaturikoari jarraituz, Euskal Herrian ere, nazioarteko BDZ (Boikot,Desinbertsio eta Zigor) ekimena indartu asmoz. Honela, Palestinarekin elkartasuna sustatu eta palestinarren eskubideak bermatu artean, Israel presionatzea du xede egitasmoak.
Etengabeko auzolan honetan, bertan batzen garen eragile, alderdi eta sindikatuek, aurtengoan, Maiatzeko Nakba egun adierazgarriaren baitan, aste osoa iraungo duten ekimen eta agerraldiez gain, Palestina Euskal Herria egunaren berri ematera gatozkizue. Gaurkoan, atzerritik helduko zaizkigun lagunen ordezkari gisan, Ilian Pape, historialaria eta Israelgo apartheid erregimenaren aurkako mugimenduaren erreferente garrantzitsua dago gurekin.
Honela beraz, euskal jendarteari dei egiten diogu aste osoan egingo diren ekimenetan parte hartzera eta palestinarren eskubideen alde lan egitera bdz kanpainarekin bat eginez.
Komite internazionalistak, Askapena, Mewando sarea, LAB, Iruñeako gerraren aurkako plataforma, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Aralar, Sortu, Alternatiba eta Eusko Alkartasuna.
Maiatzak 18, Larunbata:
Palestina EH eguna Elizondon. Egun osoan zehar hainbat tailer., erakusketa euskal eta palestinar dantzak, eta haurren txokoa izango da. Honetaz gain, 11:00etan James Petras eta Adel Abou Salem ek solasaldia egingo dute. 12:00etan Herrirarekin batera elkarretaratzea egingo da herriko plazan, “Preso Palestinarrak Etxera, Gi za eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean. 12:30etan ekitaldia izango da Sarearen eskutik. Ondoren bazkaria izango da eta Fermin Valencia kantaldia eskainiko du.
20:00etan Maysa Daw ren kantaldia izango da eta 22:00etan Kontzertuak izango dira Palestinian Unit (Gaza), La Jodedera (EH-Kuba), Kasu (Iruñea), Tirry & Tery taldeen eskutik.