Pasa den igandean, orain arte Hondarribiko Bilduko zinegotzia izan den Juan Ortizek emakumeak diskriminatzen dituen Alarde tradizionalean parte hartu zuen. Ortizen asmoa jakin bezain pronto, igandea baino lehenago, EH Bilduko zuzendaritza berarekin bildu zen eta jakinarazi zion jokabide hori eta EH Bilduren filosofia eta praktika politikoa bateraezinak direla. Horren ondorioz, Juan Ortizek hurrengo egunetan bere zinegotzi akta utziko duela adierazi zion EHBilduko Zuzendaritzari.
Gogoratu behar dugu 2011ko hauteskundetarako Bilduren hautagaitzetan aurkeztu ziren pertsona guztiek dekalogo etiko bat sinatu zutela. Bertan, emakumeen eskubideen aldeko jarrera aktiboa izango zutela argi eta garbi adierazten zuten.