Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko parlamentari Oskar Matuteri elkarrizketa pasa den azaroaren 29an “ETB hoy” saioan. Olaia Urtiaga aurkezleak gaurkotasunezko gaien inguruan galdetzen dio Matuteri: LOMCE, euskal presoen kaleratzeak eta zoru etikoa adibidez. Matutek PPk esparru guztietan eramandako tonika berdina azpimarratzen du, bai osasunean, hezkunztan edota gizartearen segurtasunean: “Inposaketa maila herriaren borondatearen gainetik ari dira pasatzen, sistema demokratiko batean zentzugabekeria dena. Norberak bere buruari nahi beste demokrata deitu al dio, bere gobernu honene ekintzek kontrakoa adierazten dute. Gobernu honek demokrazia guztiz soberan duelako”.