EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, ganberari eskatzeko, “pertsona guztien eskubideen alde tinko eta erabakitasunez lan egiteko kopromisoa har dezala, salbuespenik gabe”. Koalizioaren iritziz euskaldunon erakundeetatik ere adierazpenak egin beharko genituzke, pertsonen osasun eta eskubideen aurka hartzen diren neurriak salatzeko, hala nola, Melillako labanen sistema “krudela” salatzeko.
“Ekimen honekin gure helburua da euskaldunon ordezkari den erakundeetako batek sendo arbuiatu dezala Raxoiren politika xenofoboa. Aurpegira esan behar diogu bere helburu bakarra dela pertsona jakin batzuk baztertzea eta pertsona horien giza eskubideak fisikoki ere jipoitzea”, azaldu du Diana Urrea legebiltzarkideak. “Neurri krudela da, lekuz kanpo dagoena guztion ikuspegitik, Espainiako gobernuaren ikuspegitik ezik”.
Ildo horretatik, EH Bilduk bilatuko du Eusko Legebiltzarrak praktika hori arbuiatzea. Jaurlaritzari ere eskatuko zaio publikoki labanen sistemaren aurka agertu dadila. EAJ eta PSEren taldeek egindako zuzenketei erreparatuta, badirudi EH Bilduren ekimenak aurrera egin dezakeela hurrengo sesio aldia berriro hasten denean.
Hona hemen EH Bilduren ekimena eta hemen gainontzeko taldeen zuzenketak.