Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek adierazpenak egin zituen atzo gauez Barakaldoko Herriko Plazan dagoen Kutxabanken bulegoaren ondoan, EHBilduk antolatutako ekintza sinbolikoaren aurretik. Koalizioak Ezkerraldeko kutxa automatikoetan agerian utzi nahi izan du kalean gaua igarotzera bere burua behartuta ikusten duen jende kopuru ikaragarria, haien eskubideak eta duintasuna bermatzen duen politika publikorik egiten ez delako.
Ekintza honen bidez, zeinetan EHBilduko militante eta udal karguek Barakaldoko Herriko Plazako eta Santurtziko Mendizabal Kapitaineko Kutxabanken kutxa automatikoetan lo egingo zuten, koalizioak ezagutzera eman nahi du datozen asteko udaletako osoko bilkuretara eramango duten egitasmoa Santurtzi, Sestao, Portugalete eta Barakaldoko udalerrientzako aterpe iraunkorra martxan jartzeko.
https://pbs.twimg.com/media/Bexe2cUCYAEJJIQ.jpg:large