EH Bilduk Arabako Biltzar Nagusietan obra publikoaren kontratazioetan klausula sozialak ezartzea onartu izana txalotu du. Gaur atera aurrera EH Bilduren proposamen hau EAJ, PSE eta EBren bozei esker. Alderdi Popularrak aldiz, kontra bozkatu du. Giltza EAJren esku zegoen eta aurrera ateratzeko prest zegoen aurkeztutako bi zuzenketa aurrera ateraz gero. EH Bilduren ustez, urardotzen zuten araudia baina hala ere, foru araua aurrera ateratze hobetsi du EH Bilduk. Izan ere, bi zuzenketa horiek Arabako Foru Aldundiaren kontrola zaildu zuen eta, era berean, zigortzaile lana mugatzen zuten.
“Gure ustez, zuzenketa hauekin bere eraginkortasuna nabarmen mugatzen dute baina, hala ere, herrialdeko langileekiko erantzukizunagatik ezinbestekoa ikusten dugu horrelako araudi bat izatea”, azaldu du EH Bilduren eledunak Arabako Biltzar Nagusietan, Luis Salgadok. Berak gogoratu duenez, “ekimen honen helburua diru publikoarekin finantzatzen diren obra publikoetan praktika esklabistak ekidin nahi dira, instituzioak beste aldera begiratzen duten bitartean”.
Foru Arau honekin, koalizioak San Mames Barrian edo Gasteizko Autobus Geltokian gertatutako auziak ez errepikatzea espero du. Izan ere, bertan esklabotzatik gertuago dauden hainbat praktika salatu zituzten. EH Bilduk egin dituen proposamen artean, sektorearen lan hitzarmena errespetatzea dago. Horrekin batera, berdintasuna edo kontziliazioa bermatzeko neurriak ezartzea edo euskararen sustapena. Era berean, segurtasun planei arreta berezia jartzen diete lan istripuak eta lan gaixotasunak saihesteko.
Gipuzkoan onartuta dagoen arau hau Eskuduntza Euskal Kontseiluan salaketa harri zuten. Alderdi Popularrak salaketa horretaz baliatu da foru araua ez babesteko. Baina Salgadok azpimarratu duen bezala, segurtasun juridiko ezaz ezin dute hitz egin opor fiskalen, San Antonioko alokailuaren edo CTVren desjabetza ilegalen arduradunek”.