Pasan den urtarrilaren 29an ‘Ekofeminismotik proposamenak: axola duten bizitzak eraikitzen’ izenburudun hitzaldia ospatu genuen Errenteria-Oreretan, eta bertan, Ecologistas en Accion-eko zuzendari Yayo Herrero eta Gipuzkoako Aldundiko Zuzendari Nagusi Laura Gomez izan genituen hizlari.
Hemen Yayo Herreroren partehartzea ekofeminismoak egun eskuragarri jartzen dizkigun alternatibaz hitz egin ez ezik, egungo produktibitate eta kontsumo ereduari kritika egiten diona, kapitalismoari, alegia: “Aberastasunaren, ongizatearen eta gizartearen ikuskera berdina duten gizarteetan bizi garela da gure arazo larrienetako bat; eta hau oso erabilgarria zaio kapitalismoari. Horixe da hain zuzen ere, lantzeke dugun garrantzitsuena, beharrezkoak diren aldaketak ekarriko dituen mugimendu boteresua eraikitzea”.
Bukatzeko, Laura Gomezen partehartzea dugu, Gipuzkoako Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako II. Foru Planaren giltzetaz aritu dena. Bertan, bizitzaren sostengarritasuna bezalako ideia interesgarriekin batera, gure gizarteko emakumeen bizitza eta lan balditzen kalitaterako neurri zehatzak ematen ditu: “Gure planak, alde batetik, larrialditasun egoerei erantzuna eman nahi die, bizitzaren okerragotzea gelditzeko. Eta bestetik, eraldaketarako helburu horretan aurrera egiteko ahalegin batean, bizitza eta bere zaintza gizartearen lehentasunen erdigunean jartzeko alternatiben eraiketan lagunduz”.