“Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza” nazioarteko topaketak egin ziren igandean Bilboko Zabalguneko azokan. Josu Juaristi EHBilduko eta harekin izan ziren Europako hainbat ordezkari: Trevor Ó Clochartaigh (Sinn Fein), Errikos Finalis (Syriza), Florian Wilde (Die Linke), Jorge Costa eta Belandina Vaz (Bloco de Esquerda), Herri Gourmelen eta Pierre Fourrel (UDB) eta Sandra Muzi (Sinistra Ecologia Liberta). Andaluzia, Galizia eta Aragoiko lagunak ere izan ziren.
|
Lehenik eta behin, ongi etorria eman nahi diegu EH Bilduk antolaturiko nazioarteko topaketetara etorririko nazioarteko lagunei. “Troikaren aurrean, gure bidea, eraldaketa soziala eta burujabetza” da nazioarteko topaketa hauen leloa. Helburua oso argia da: Troikak inposatzen dituen politika bidegabeen aurrean, ezinbesteko den beste bide bati ekitea. Horretarako, Europan barna dauden beste esperientziak ezagutzea eta konpartitzea ezinbestekoa da. Elkarlanari ekinez, topaketa hauek islatzen duten moduan.
Bihar, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bilduko dira hemen, Bilbon, Global Forum Spain delakoan. Krisiaren aitzakiarekin, herritarren eskubideetan egin duten urraketa ikaragarria goratzera datoz, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen txalo artean. Era berean, eredu espainiarraren apologia egitera dator foro hau. Eta, Euskal Herriak, Galizak eta Paisos Catalansek ongi dakiten moduan, eredu edo marca España horrek herrien eskubideen ukazioa du ezaugarri.
El 3 de Marzo es, año tras año, una cita ineludible en Euskal Herria. Como siempre, mañana tenemos una cita con la memoria histórica de nuestro pueblo y del movimiento obrero, una cita con las reivindicaciones sociales y laborales y como no, para homenajear a Pedro Mari Martínez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo y Bienvenido Pereda, trabajadores muertos el 3 de marzo de 1976 por la policía española.
Y ésta es justamente la fecha elegida por la élite financiera y económica, la misma que es responsable de la actual vulneración de derechos sociales y laborales, para escenificar el respaldo institucional y de algunas multinacionales a las políticas de austeridad y recortes impulsadas por la Troika. Políticas que, a su vez, están siendo implementadas, por ejemplo, por los sucesivos ejecutivos de Gasteiz, Iruñea y Madrid.
No es de recibo equiparar estabilidad con la actual sangría de millones de personas desempleadas que condena a la precariedad social a capas cada vez más amplias de la población.
Euskal Herrian, neurri hauen kontrako borrokan ibilbide luzea dugu. Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da merkatuen interesen menpe dagoen ereduari kritika erradikala egitea. Ildo horretan, egun dagoen logika neoliberala gaindituko duen gizarte aldaketa baten bidean, aldarrikapen hauek egin nahi ditu EH Bilduk:
- Zilegitasun demokratikorik ez duten Troika bezalako botereguneen desagerpena, gure herrien pobretzea ekartzen ari direlako inposatutako austeritate politiken bitartez.
- Erregenerazio demokratikoa, hau baita erabaki politikoak korporazio pribatuen interesen menpekotasunetik askatzeko bide bakarra.
- Zorraren kontu-ikuskaritza, publiko zein pribatuarena, eta herrialdeen etorkizuna bera mehatxatzen duen zor ez zilegia ez ordaintzea.
- Finantza erakundeen kontrolerako mekanismo eraginkorrak martxan jartzea eta beste politika batzuk bultzatzea, betiere pobretutako klaseen beharrak kontuan izanik.
- Aurrerantzean finantza botereen interes ekonomikoak helburu izan beharrean pertsonak helburu izango dituen eredu ekonomiko eta sozial baterako bidean, oinarrizko gizarte eta lan eskubideak bermatuko dituen politikak martxan jartzea Instituzio zein botere publikoen aldetik.
Como primeros pasos necesarios hacia un cambio social que supere la lógica neoliberal existente, EH Bildu apuesta por:
- La desaparición de núcleos de poder decisorios como la Troika que, sin mandato democrático alguno, imponen políticas de austeridad responsables del empobrecimiento de nuestros países.
- La regeneración democrática para acabar con la supeditación de las decisiones políticas a los intereses de las corporaciones privadas.
- La auditoria de la deuda, tanto pública como privada, y el no pago de la deuda ilegítima que amenaza el futuro de países enteros, particularmente en el sur de Europa.
- El establecimiento de mecanismos de control efectivo de las instituciones financieras y la re-adecuación de sus políticas a las necesidades de las clases más desfavorecidas.
La puesta en marcha por parte de las instituciones y poderes públicos de políticas que salvaguarden los derechos sociales y laborales básicos y que permitan, además, avanzar hacia un modelo económico y social que tenga como objetivo a las personas, y no a los intereses económicos de los grandes poderes financieros.
Troikak bultzaturiko politikak, biharko foroan bilduriko agintariek babesten dituzten politikak borrokatzeko konpromisoa adierazten dugu. Politika hauek, langileriaren eta, orokorrean, gizarteko sektore ahulenen eskubideen murrizketa ekartzen baitute.
Euskal Herria Bildu osatzen dugun gizon emakumeok argi dugu zein den gure lekua, eraldaketa soziala eta burujabetzaren bidetik gure bidea egitera eramango gaituena. Horregatik, bihar kalean izango gara Troikak sinbolizatzen edo bultzatzen dituen politiken kontra, herri honetako gehiengo sozialarekin batera.
https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1/1962788_824954880855163_463681089_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t1/1959706_824955020855149_1859999633_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1/1982029_824955210855130_984961508_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1/1902918_824955290855122_1425810020_n.jpg
http://alternatiba.net/old-files/140302OskarMatuteTroika.jpg
http://alternatiba.net/old-files/140302OskarMatuteTroika.jpg