Pasa den martxoaren 15ean Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren inguruko gosari-eztabaida antolatu genuen: alde batetik, independentziarako bidearen nondik norakoak eta bestetik, ezkerra berrantolatzeko ahaleginaren hausnarketa. Ekintza hau, Alternatibatik Gorripidea-rekin batera antolatu genuen eta gonbidatu bezala, Gerardo Pisarello (Procés Constituent-eko kidea) eta Manel Márquez (CUP-eko miltantea eta Kaos en la Red-eko zuzendaria) izan genituen.
Procés Constituent-eko kide eta zuzenbide konstituzionalean aditu Gerardo Pisarelloren parte-hartzea, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren ikuspuntu teknikoa ematen duena.
CUPeko militante eta Kaos en la Reden zuzendari Manel Marquezen parte-hartzea. Marquezek miltantziaren borrokaz eta lokaletik indarrak bateratzearen garrantziaz berba egiten du, sistema sozialista eraikitzeko eta mundu globalizatu eta kapitalista hau uzteko helburuarekin.
Hitzaldien ondorengo eztabaidaren bideoa:
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/1669859_832619073422077_166577147_o.jpg
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/1836738_832619120088739_493307710_o.jpg
https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t31.0-8/1961715_832619210088730_1080099031_o.jpg
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t31.0-8/10006050_832619300088721_831039167_o.jpg