Violeta Parraren abesti bat gogora ekarrita: Gora ikasleak, hegazti baten modukoak izanik, animaliari eta poliziari beldurrik ez diotelako! Ausardia hori aitortuz, gaur goizean Iruñerrian Espainiako poliziak gauzatutako sei ikasleen atxiloketa salatzen dugu, eta bide batez, ikasle mugimenduari gure elkartasuna helarazi nahi diogu, beste behin ere, kalitatezko hezkuntza publiko eta barneratzaile baten aldeko borrokaren irudi delako, milaka ikasle bildu zituen pasa den martxoaren 27ko grebarekin erakutsi zuten bezala.
Aldi berean, Alderdi Popularrak bultzatutako hezkuntza erreformaren kontra altxatzeko antolatuta dagoen gazteria kriminalizatzeko nahia salatzen dugu ere. Nafarroako gazteek urteetan jazarpena sufritu dute, eta Estatuaren Segurtasun Indarren eskutik modu bortitzean zapaldua eta espetxeratua izan da.
Hala eta guztiz ere, Alternatiban gazteenen borroka antolatu hau Euskal Herriaren aldaketa soziala jomuga dugunontzat, koherentziazko adibide bat dela uste dugu.
Euskal gazteria aurrera!