Gaur egun indarrean den eredu kapitalista, neokolonial eta patriarkala, zapalkuntza eta bazterketa eragiten du munduko biztanleriaren gehiengoan.
Egoera honen aurrean, ez da proposamen ??askatzaile eta alternatiboen alde aposturik egiten; ez dira politika koherente eta globalak martxan jartzen. Alderantziz, ahultasun eta bazterketak ez dira lehentasunak eta lankidetzaren helburu bezala planteatzen dira: Modu marjinalean, bigarren mailako izaerarekin.
Hala eta guztiz ere, nazioarteko lankidetza agenda lankidetza politikaren laguntza fluxu eta bere aktore nagusietara mugatzen da nagusiki; hau da, estatu eta erakunde multilateral gehienak, garapena eta hazkunde ekonomikoa maila berean jartzen dute eta sistematikoki ez dituzte betetzen beraiek finkatutako finantziaziorako helburuak, izaera loteslea ez dutelako. Giza garapen jasangarria suposatzen duen gutxienengoen aukera izaten jarraitzen du eta soilik aktore batzuk horrela dihardute, gure inguruko lankidetza deszentralizatuan, intentsitate eta gradu ezberdinetan.
EH Bildurentzat, lankidetza politika gizarte politika publiko bat izan behar du, izaera egonkor eta iraunkorrarekin, borondate politikoaz, nazioarteko elkartasun eta justizia sozialean oinarrituta.
Mundu globalizatu eta elkarren mendeko baten erronka globalak soilik planteatu daitezke herritartasun unibertsalaren kontzeptuaren ikuspegitik, gizaki eta herri guztiek bere eskubide guztiak bermatuak izan behar dituzte.
Lankidetzarako politikak soziala izan behar du, bazterketaren aurkako borroka helburu izanda ikuspegi eraldatzaile batetik. Gainera, estrukturalki bertan kokatzeak, herrien arteko elkartasunarekin zerikusirik ez duen beste interesez batzuetatik aldentzen ditu, enpresen internazionalizazioa adibidez.
EH Bildurentzat, lankidetzarako politika bat ezartzea garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua honi ematen zaion orientazioa da. Giza garapenean eragin positiboa eskuratzeari dagokionez, ahalduntze eta ekarpenak berdintasun eta justizia terminoetan oinarritutako giza garapena, norabide erabat eraldatzailea izan behar du.
Horretarako hiru dira kontutan hartu beharreko faktoreak lankidetza politikan; Giza garapen jasangarriaren aldeko apustua, Bazterketa dakarren kausa edo zergati estrukturaletan eragin eta eraldaketa subjektuak lagundu eta azkenik emantzipatzaileak diren alternatibak martxan jarri berdintasun eta justizia terminoetan aurrera egiteko.
Eraldaketarako subjektuen artean herri mugimenduak eta eragile sozialak ditugu. Hegoalde globaleko instituzio publikoak ereemantzipatzaileak diren alternatibak babestu eta suspertzen dituzte: bizitzaren jasangarritasuna, demokrazia erradikala eta erabakitze eskubidea, ekonomia solidarioa eta ekologikoa, deshazkundea, etab.
Proposamen hauek ez dute paradigma oso bat osatzen baizik eta begirada kritiko eta konfrontatzaileen multzo bat, aurrerapen, hazkunde eta garapen proiektu modernizatzailearen aurrean.
Subjektu hauen indartzea eskubideen ikuspegitik egin beharra dago, batez ere ahulagoak diren sektore herrikoien kasuan, bere enpoderazio prozesuak lagunduz eta modu lokalean edo internazionalean martxan jartzen dituzten ekimenak babestuz.
Proposamena
Azaldutakoa aintzat hartuz, EH BILDUtik proposatzen dugu Orientazio orokor berriek ondorengo hausnarketa eta gogoeta hauek jaso ditzatela:
- 1/2007 legeak (Garapenerako lankidetza Legea) zein 14/2007 (Pobretutako herriekiko Justizia eta elkartasun gutunak) ezarritako markoak errespetatzea.
- Honakoak jasoko dituen kokapen politiko argia zehaztea:
– Garapenerako lankidetza politika sozial publiko gisa ulertzea; egonkorra, iraunkorra, justizia sozialean oinarritua, herritarrei erantzungo diena / munduko ardura partekatua eta elkartasun internazionalistarekin zerikusirik ez duten interesetik at egongo dena.
– Nortasun eraldatzailea duen garapenerako lankidetza gauzatzea; giza garapen jasangarriaren aldeko apustua egingo duena, bazterkeria sortzen duten egiturazko arrazoietan eragingo duena, eraldatze subjektuak lagunduko dituena eta burujabetzerako garapen alternatibak indarrean jarriko dituena. Beraz, egungo garapen eredutik eta bere defendatzaileetatik aldenduko den apustu argia.
- Ondorengo oinarriak jasotzea:
– Elkartasuna; elkartasun internazionalistan oinarritzea, justizia sozialaren globalizazioa, herritartasun unibertsala eta ardura partekatua. Beraz, enpresen irabazien edota merkataritza abantailekin zerikusia duten egitasmoak baztertuko dituena, nazioarteko harremanen promozioa edo asistentzialismoa, eta aliantza publiko-pribatuak berariaz onartuko ez dituena.
– Parte-hartzea; irabazi asmorik gabeko erakundeak baino ez dira politika sozialeko eragileak. Aliantza publiko-sozialak sustatu behar dira, eta gizarte mugimenduak ere aintzat hartu.
– Jabetzea eta laguntzea; harremanak horizontalak izan behar dira, pertsonen borondatea eta erabakitzeko eskubidea errespetatuko dute beti, lankidetza egitasmoen eta politiken ardatz direlako. Parte-hartzea aktiboa eta kalitatekoa izan behar da.
– Sakontasuna: lankidetzarekin koherentziaz jokatzeko, sustatutako egitasmoak epe luzerako prozesu konplexu eta progresiboetan kokatu beharko dira. Ezin da oinarrizko beharrak asetzera mugatu, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, giza eskubideak eta natura, parte-hartzea eta ekintza politikoa eta bestelakoak jorratu beharko ditu.
– Kalitatea; eraginaren arabera ulertu behar da, aldaketa nabarmenen eta egiturazko eraldaketen arabera, eta horrek epe luzerako prozesu eta estrategiak eskatzen ditu, sakontasun printzipioarekin bat eginda.
- Eztabaida parte-hartzailea eta zabala irekitzea, Zuzendari Plan berriaren definizioan parte hartuko duten eragile desberdinen denborak errespetatuz.
- Legez ezarritako %0,7aren konpromisoa betetzea.