Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, EH Bildutik txosten bat osatu dugu Bilbora gerturatu diren ehunka kazetarien artean banatzeko eta Euskal Herriko errealitatearen sarreratxo bat azaltzen duena. Bisitariak Espainiara etorri direla pentsatzen dutela badakigu, eta horregatik, dokumentu honen bidez modu zehatz eta argi batean gure herriaren historia eta bertoko herritarren errealitatea eta egoera politikoa helarazi nahi diegu.
Uda osoan zehar egin izan dugun bezala, Euskal Herriko hiri eta herriak bisitatu dituzten milaka pertsonei gure herriaren errealitatea erakusten eta azaltzen ibili gara. Oraingo honetan, EH Bildutik gauza bera egin nahi dugu nazioarteko hedabideekin, eta azken batean, talde desberdinak animatzera etorri diren zaleekin ere: gure herriak gatazkaren konponbidearekiko duen konpromisoa erakustea eta estatu espainiarretik zein frantsesetik independente izateko erabakia gure herriaren eskuetan dagoela aldarrikatzea.
Eta bide batez, bukatzeko, EH Bildutik ongietorria eman nahi diegu egun hauetan Euskal Herria bisitatzera etorri diren pertsona guztiei eta egonaldiaz disfrutatu dezatela espero dugu.