Alternatiba Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak ostiral honetan Basauriko kaleetan Cata enpresari Edesaren lantegia berriro ireki eta lanari ekin diezaiola exijituko dion mobilizazioarekin bat egitera deitu du. Fagorren erorialdiaren ondorioz lantegi honek pairatutako itxiera geroztik, bertako langileek “guztiz bideragarria dela” defendatu dute behin eta berriro. Zentzu horretan, guztiz beharrezkoa da produkzioa martxan jartzeko Catak baliatu dituen datu zehatzak mahai gainean jartzea.
Vegak, esleipendunaren eskaintzak Basauriko Edesa berriro martxan jartzeko konpromisoa barne hartzen zuela azpimarratu du, hala nola, lanpostu kopuru zehatz baten mantentzea. Horrela, “Catari bere konpromisoak betetzeko exijitzearen ardura hiru instituzio eskudunen eskuetan dagoela” baieztatu du eta aldi berean, “eragile politiko zein sindikal guztien eskuetan Edesako langileriarekin batera haien etorkizunaren alde borroka egitea ere”.
Azkenik, alderdi ezkertiarretik bat egin dute larunbateko deialdiarekin eta azpimarratu nahi izan dituzte Edesaren behin betiko itxierak edota bere produkzioa kanpora eramateak ekarriko lituzketen ondorio larriak “ez bakarrik Basauriri; eskualdeari, eta baita, Bizkaiko lurralde osoari ere, egun langabezi tasa larria pairatzen duena”.