Aurkeztutako taldean Luis Maria Salgado Alternatibako kidea ere badago, politika sozialen lan taldeko dinamizatzaile lanetan, hain zuzen ere.
EH Bilduk gaur aurkeztu du programaren ildoak lantzen ari den pertsonen lan taldea. “Araba eraldatzea, Araba berria lortzea, sekulako erronka da. Horregatik, hilabeteak daramagu lanean eta maila handiko taldea dugu. Arabako lehen indarra izateko aukerak ditugu eta Araba berria burutzeko prest gaude”, adierazi du ahaldun nagusia izateko hautagaia den Kike Fernandez de Pinedo.
Gaur goizean Arabako lehentasunezko arloak dinamizatzen dauden pertsonek lan saioa burutu dute, idei nagusiak komunean jartzeko. Fernandez de Pinedok azaldu duen bezala, sozio-ekonomiak izango du garrantzia nabaria, gizartean kezka nagusia izanda, EH Bildurena ere badelako, eta ereduari buelta emateko oinarrizkoa delako. Aldi berean, fiskalitatea, politika soziala eta euskara Araba berriaren oinarriak ere izango dira. Bestalde ere, ingurumena, lurralde antolamendua, lehen sektorea eta toki erakundeen lan taldeetako arduradunak ere bildu dira, hauen komuneko lana izango baita herrialde iraultzeko bermea.
EH Bilduren indar garrantzitsuena bere proiektua osatzen duten lagunak direla nabarmendu dute gaur. “Jende asko dugu inguruan bere ekarpena egiteko gogoekin. Orain gure lan guzti hori Araba berria diseinatzera bideratuko dugu, jakinda ere, sortutako sare oso horrek Araba berria gauzatzen lan egingo duela”, iragarri du Fernandez de Pinedok.
Gaur agertutako dinamizatzaile bakoitzak lan talde osoa osatu du bere inguruan, arlo bakoitza sakonean eta ikuspegi anitzekin lantzeko. Hurrengo asteetan hainbat dinamika burutuko dira gaiez gai eta kuadrilaz kuadrila.
Gaur agertu diren lagunak hurrengoak ekarpena egiten ari dira lan taldeetan:
- Kike Fernandez de Pinedo: lurralde antolamenduaren dinamizatzailea.
- Eva Lopez de Arroyabe: lehen sektoreko dinamizatzailea.
- Belen Arrondo eta Antxon Belakortu: sozioekonomia lan taldeko dinamizatzaileak. Patxi Martinez de Albeniz: toki erakundeen dinamizatzailea.
- Luis Maria Salgado: politika sozialaren dinamizatzailea.
- Miren Larrion: Gasteizko: ingurumen taldeko dinamizatzailea.
- Gorka Ortiz de Guinea: fiskalitatearen lan taldearen dinamizatzailea
- Eva Blanco eta Mikel Oraa: ikuspegi kualifikatua eskainiko dute lan talde bat baino gehiagotan.