Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dion aurrekontu proiektua, “une honetan dagoen bezala, onartezina da, beste behin ere herritarren beharrak bigarren maila batean geratzen direlako”, ohartarazi du Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebitlzarkideak, Unai Urruzunorekin batera. “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan, murrizketak betikotzen direlako eta, finean, Jaurlaritzak PPren eredu neoliberalari jarraitzen diolako, politika sozialen kalterako”. Izan ere, “zor publikoa ordaintzera bideratutako kopuruak gora egiten du, baina hezkuntzak, osasunak, enpleguak edota politika sozialek aurrekontuetan duten berariazko pisua jaitsi egiten da; ez dago ongizate sistema indartzearen aldeko apustu bat”.
Egoera hori iraultzeko, EH Bilduk ezinbestekotzat jo du diru-sarrerei dagokien atalean zerga erreforma baten bitartez eragitea, betiere irizpide aurrerakoien arabera, baina hori egin beharrean, Urkulluren Gobernuak “diru-sarrera gehiago edukitzeari uko egin dio, enpresa eta kapital handien poltsikoak ukitu nahi ez dituelako”.
Lakuatik igorritako lege proiektuak, gainera, ez ditu aintzat hartzen Legebiltzarrak onartutako fracking eta etxebizitzari buruzko legeak, ez du kontuan hartzen lege horiek izan behar duten garapena. Hori dela eta, Matutek eta Urruzunok Parlamentuari bizkarra ematea eta hark agindutakoari jaramonik ez egitea egotzi diote Jaurlaritzari. “Espainiar Gobernuari, merkatuei eta finantza-botereei men egiten dio beti Jaurlaritzak, baina Legebiltzar honek onartzen duena ez du betetzen, ordea”.
Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dion aurrekontu proiektua, “une honetan dagoen bezala, onartezina da EH Bildurentzat, beste behin ere herritarren beharrak bigarren maila batean geratzen direlako”, ohartarazi dute gaur Unai Urruzunok eta Oskar Matutek. “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan, murrizketak betikotzen direlako eta, finean, Jaurlaritzak PPren eredu neoliberalari jarraitzen diolako, politika sozialen kalterako”. Izan ere, “zor publikoa ordaintzera bideratutako kopuruak gora egiten du, baina hezkuntzak, osasunak, enpleguak edota politika sozialek aurrekontuetan duten berariazko pisua jaitsi egiten da; ez dago ongizate sistema indartzearen aldeko apustu bat”.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/7999-une-honetan-dauden-bezala-jaurlaritzaren-aurrekontuak-onartezinak-dira-ohartarazi-du-eh-bilduk#sthash.xktf42mE.dpuf