Larunbat honetan, azaroak 5, Alternatibak bere Batzar Nazionala ospatuko du, besteak beste, Koordinakunde Nazional berria izendatu eta EAEko hauteskundeen emaitzak eta horien osteko egoera politikoaren inguruko eztabaida egingo da, hala nola, euskal ezker subiranistaren eraldatzea ahalbidetzeko hausnarketa sakona ere burutuko dugu. Azkenik, eta TTIParen kontra deitutako mobilizazioak babestu aurretik, “Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti” dokumentala eskainiko dugu, Euskal Herriko militante ezkertiarraren bizitzan oinarritutakoa.