Alternatibak Bergako alkate Montse Venturosen atxiloketa salatu du, eta gainbeheran dagoen erregimenaren izenean prestatutako jazarpen politikoa delako. Aldi berean, udal agintariaren jokaeraren tinkotasuna, erabakitasuna eta koherentzia txalotu ditu, subiranotasun osoaren bidean bakeari helduta lan egiten duen herri baten eskubideak zapaldu nahi dituen eskakizun judizial inkisitorialak desobeditu dituelako.
Alderdi ezkertiarretik Hauteskunde Batzordearen agindua legez kanpotzat jo dute, alkateak herriari zor dion heinean, gehiengoaren borondate eta sentimenduaren kontra atentatzen duelako. Preseski horregatik, eskakizun judizialei men ez egitea guztiz zentzuzkoa dela adierazi dute, alegia, gehiengoaren borondate horren kontra egiten dutelako.
Azkenik, erakunde subiranistak bere elkartasuna bidali nahi izan dio Montse Venturos eta Kataluniako herriari ere, egunero Errepublika aske, burujabe eta justuago baten alde koherentziaz borrokan ari direlako.