Gure kide Alba Fatuartek parte hartu izan du gaur goizean Bilbo Hiria irratian eginiko eztabaida politikoan, espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea hizpide. Hona hemen entzungai.
Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu, batetik espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek ere gora egin dute aurten. Eta hau ikusita Bilboko udalak proiektua jarri zuen abian. Udalak 2015eko azaroan hasi zuen Bilboko kaleko edanaren errealitateari buruzko lana, urtearen lehen 9 hilabeteetan 472 zigor jarri dira kalean edateagatik. Espazio publikoaren erabileraren inguruko iritzi ezberdinak izan dituzte.
EH Bilduren iritziz 2010 onartutako espazio publikoaren ordenantza bertan behera utzi beharko litzateke. Udalberriren iritziz ordenantzak eskubideak urratzen ditu esaterako kalean biltzea mugatzen du. Herritarrek Hiri Antolaketarako Plan Orokorra Herritarren Partaidetzaren bidez berrikusteko ‘Bilbao AurreraGo!’ Prozesuaren barruan egingo diren solasaldi informatiboetan parte hartu ahalko dute zortzi barrutietan; azaroaren 17 arte izango dira hauek. Hiri Antolaketako Plan Orokorra herri batek bere etorkizuna antolatzeko duen tresna nagusiena da. Hau abitu baino ez da egin baina alderdi politikoen iritziak jaso nahi izan ditugu. Baina badira aipatzen diren kontu batzuk ez direla aldatuko esaterako ez dago zalantzan AHT Bilbora iritsiko dela, A-8a Errekaldetik desagertuko dela, Olabeaga eraldatu behar dela eta tranbiak Zorrotzaurrera joan behar duela. Galdera da nondik eta nola egin daitekeen hobeto. Aurkeztutako proiektu guztiak egingarriak dira?