Aitor Miguel Alternatibako kide eta Gasteizko EH Bilduren zinegotziak: “Azkenik, azken hilabeteotan Eusko Jaurlaritzareko teknikariekin eskatu genuen bilera burutu delako. Horretan BRTa finantzatzeko beste eredu ezberdinak aztertzeko aukera dagüela baieztatu da, publiko-pribatuaz gain, hiriarentzat onuragarriena izateko. Estrategikotzat dugun proiektua hobetzeko lanean segituko dugu”.
EH Bildu Gasteizek EH Bildu Gasteiz-ek bere poztasuna adierazi du , azkenik, duela hilabeteak eskatzen zuen bilera egin delako, Eusko Jaurlaritzako teknikariek hirian BRTa ezartzeko proiektuaren detaile guztiak azaldu ditzazten.
“Obskurantismoa eta informazio eza salatu dugu, adostasunak lortzeko oztopoa izan dena, eta helarazi zaigun apurra zalantza eta mesfidantza ugari sortu egin dira, adostasunak eraikitzeko oso zaila dena. Bilera hori eskatu genuenetik hilabeteak igaro dira, eta behingoz egin da eta hori positiboa da”, adierazi du Aitor Miguelek, EH Bildu Gasteizko zinegotziak.
Urtararen Gobernuaren informazio ezaren aurrean, EH Bildu Gasteizek aurreko astelehenean iritzi publikoari zuzendu zitzaion, Eusko Jaurlaritza proposatu duen finantziazio inguruko eztabaida irekitzea planteatuz. Proposatu den eredu publiko-pribatuaren aurrean, EH Bildu Gasteiztik finantziazio publikoa aztertzea proposatu genuen, 32 milioiak aurrezteko baliogarria izan daitekeena.
“Goizeko bileran argi geratu da hiriarentzat onuragarriagoak izan daitezkeen finantziazio beste aukerak aztertu daitezkeela. Hori positiboa da, karta guztiak mahai gainean egonda, hiriarentzat proiektu hobeago bat lortzeko aukera zabaltzen delako”
EH Bildu Gasteiz-tik BRTaren aldeko apostua egiten du, proiektu abanguardita eta puntakoa, Gasteiz, jasangarritasunaren eremuan errefentea izateko aukerarekin.