Europako Parlamentuko Ezkerreko taldeak, GUE/NGLek antolatuta, egunotan Forum Feminista izaten ari da Parlamentuak Bruselan duen egoitzan. Antolatu diren ekintza ezberdinetan parte hartzeko Euskal Herritik bertaratutako delegazioan Alternatibako kide Alba Fatuarte eta Diana Urrea ere bertan dira, EH Bilduko hainbat kiderekin batera, besteak beste, Oihana Etxebarrieta Gasteizko Legebiltzarreko kidea, Onintza Enbeita Madrilgo Kongresuko diputatu ohia, Ainhoa Beola Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea.
Entzun Info 7 irratiak Fatuarteri grabatutako adierazpenak.
Siriatik Libanora ihes egin duten hainbat emakume errefuxiatuen istorioak “Not who we are” filmean. Jarraian mahaingurua #FemForum pic.twitter.com/WnUtcUCA9H
— Alba Fatuarte (@albafatu) 7 de marzo de 2017
Gatazka armatuak ikuspegi feminista batetik aztertuz gero zaintza lanekin zerikusia duen ezinbesteko galdera: nork sostengatu du borroka? pic.twitter.com/9VyjNhxdqI
— Alba Fatuarte (@albafatu) March 7, 2017
Euskal Herritik Bruselara etorritako delegazioaren lehen hitzartzea! Garazi Embarek Sarararra orain hizlari #FemForum pic.twitter.com/pBLtZQAEsb
— Alba Fatuarte (@albafatu) 7 de marzo de 2017
Sinn Feineko Jennifer McCan bere esperientzia azaltzen 1981ean kartzelan gose greban parte hartu zuenekoa #FemForum pic.twitter.com/BMog93DXcO
— Alba Fatuarte (@albafatu) 7 de marzo de 2017