Alterkariaren 2017ko udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, feminismoaren aldarria eraman dugu portadara gure elkarrizketatuak, Irantzu Varelak, dioenez ‘feminismoa egungo proposamenik eraldatzaileena baita’. Horregatik, iraultza honi leku nabarmena eman nahi izan diogu. Horrez gain, zamaketarien afera, mahai internazionalistaren berpiztea edo muturreko eskuinaren gorakada jorratu dugu, besteen artean. Deskargatu PDFn hemen edo eskatu ale bat ondorengo helbidera idatziz: prentsa(a bildua)alternatiba.net