Atzokoa egun lazgarria izan zen Bilboko ezkerrarentzat, izan ere, Celestino Pascual Cruzado ‘Piti’ zendu zen Gurutzetako ospitalean 60 urte zituela. Euskadiko Mugimendu Komunistako (EMK) eta, ondoren, Gorripidea-Alternatibako kide izan zen, arlo sozialean ere militatu zuela, eremu sindikalean ESKn kasu, edota jai eredu parte-hartzailean, Txomin Barullo konpartsan, urtero txandak egiten zituela Aste Nagusian.
Alternatibaren Bilboko Asanbladak, non Pitirekin aldarriak, pankartak eta borrokak partekatu zituzten kideetako asko dauden, bere dolumina agertu nahi die senide eta lagunei. Horrez gain, igandeak, hilak 26, Bilboko Hika Ateneoan egingo den ekitaldian parte hartzeko deia egin nahi du.
Izar gorri berri bat piztu zaigu mundu hobea, solidarioagoa eta justuagoa, eraiki nahi dugunon zeruan. Atseden hartu Piti, ez zaitugu ahaztuko. Zurre irrifarrea ondoan dugula jarraituko dugu borrokan. Beti gogoan, agur eta ohore.