Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira bigarren urtez jarraian adostutako adierazpen instituzionala ezagutarazteko EH Bildu, UdalBerri – Bilbao en Común eta Goazen Bilbao udal taldeetako emakume guztiek agerraldia egin dute. Bertan, indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta berdintasun legeak sustatzerako orduan Udal Gobernuaren benetako konpromiso falta salatu dute.
No vamos a firmar declaraciones vacías. Consideramos que es el momento de pasar de las frases huecas a un compromiso real. #25deNoviembre pic.twitter.com/P0wEpewzJW
— EH Bildu Bilbo (@ehbildubilbo) 22 de noviembre de 2017
Indarkeria matxista lehen mailako arazo soziala da; Bilbon ere, gutxitzetik urrun hazten doana: urtarril eta abuztu artean, 2016ko datuekin alderatuta, %30eko igoera izan du, hain zuzen.
Kasu hauen aurrean erakundeen erantzuna adierazpen instituzionalak egitera, edota kasu larrienetan, Udaletxeko eskaileretan elkarretaratzeak egitera mugatzen da. Baina, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao udal taldeetatik uste da beharrezkoa dela salaketa hutsetik harago doazen urratsak egitea. Erakunde guztiek indarkeria matxistaren jatorriez jardun behar dute. Horrek, konpromiso politiko zehatzak eskatzen ditu, gaur egun urri diren baliabide teknikoak eta ekonomikoak handituz. Horrela, posible litzateke euren agenda politikoan eta ekinbide instituzionalean emakumeak aske sentituko diren indarkeriarik gabeko lurraldeen eraikuntza lehenestea.
Azaroaren 25a bezalako egunetan, instituzioek euren gain hartzen dituzte kontzeptu feministak, edukirik gabe uzteko. Berdintasun politikek pisu gutxi duten aurrekotuen proiektua aurkeztu eta egun batzuk geroago ikusten dugu nola adierazpen hutsak konpromiso errealak hartu barik egiten diren.
Egoera honen aurrean, hiru talde politikoek adierazi dute ez dutela benetako konpromezurik ez duen adierazpenik sinatuko. Hori dela eta, Bilbo feminista, justu eta zuzen baten alde egiten duen baterako proposamena aurkeztu dute, bide horri ekiteko hainbat konpromezu bereganatuz.
Irakurri hemen aurkeztu dugu adierazpen proposamena: