Feminismoa gerran #M8
Soldaten arteko amildegia, zaintzarako kondena, ikusezintasunera zigortzea, gutxiestea, eremua publikoan dagokigun ordezkaritza ukatzea, indarkeria… Bakea, Jule Goikoetxeak dioenez, ez da bakarrik gizonezkoek haien artean hiltzea. Hori ezin baita izan gure bakea; era berean, ezin da gurea izan gizartearen erdia alde batera uzten duen oro. Horregatik, martxoaren 8 honetan, egunero bezala, jakin badakigu ahalduntzea bilatzen duten borroka guztiek gure eskutik joan beharko direla. Feminismoa edo basakeria.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6405/feminismoa-gerran-m8
Bruselako Forum Feministan dira Alba Fatuarte eta Diana Urrea gure kideak
Europako Parlamentuko Ezkerreko taldeak, GUE/NGLek antolatuta, egunotan Forum Feminista izaten ari da Parlamentuak Bruselan duen egoitzan. Antolatu diren ekintza ezberdinetan parte hartzeko Euskal Herritik bertaratutako delegazioan Alternatibako kide Alba Fatuarte eta Diana Urrea ere bertan dira, EH Bilduko hainbat kiderekin batera, besteak beste, Oihana Etxebarrieta Gasteizko Legebiltzarreko kidea, Onintza Enbeita Madrilgo Kongresuko diputatu ohia, Ainhoa Beola Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea.
Gu, indarkeriarik pairatzen ez dugun emakumeok
Zure gorputzarekin lotsatu, ipurdiearekin, titiengatik, hormonengatik, zure odolarengatik… egunero lotsatu behar. Ezkutatu, moztu, konpondu, gutxitu, ezabatu… Ondo zaudela ustea, ondo egon gabe… besteak, ondo ez dauden horiek, haiek bai daudela gaizki, gaixoak! Baina zu ez, zu ez zara horietarikoa, zuk inoiz ez duzu beldurrik izan, inoiz ez duzu erasorik pairatu, bortxaketarik, gutxiespenik… zu, gu, indarkeria pairatu ez dugunok.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6411/nosotras-las-que-no-sufrimos-violencia
«Matxismoaren aurpegiak» argazki erakusketa
MATXISMOAREN AURPEGIAK izenburupean, gure Gasteizko, Bilboko eta laster Donostiako egoitzan ikusgai izango den erakusketa da. Eremu politiko, enpresarial, erlijioso eta kazetaritzako lagun ospetsu desberdinek, medioen oihartzunaz baliatuta, haien adierazpen matxistekin emakumeen desberditasunezko egoera betikotzen eta larriagotzen dutela ikustarazteko eta salatzeko helburua du.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6415/matxismoaren-aurpegiak-argazki-erakusketa
Museoan lan egiten dutenen gehiengoa emakumeak dira eta zuzendaritza gizonezkoa
Hauxe da Bilboko Arte Eder museoko patronatoak utzi zigun argazkia. Gizonezko batek ordezkatuko du orain arte museoaren zuzendaritzan aritu den gizonezkoa. Bitxia, museoan lan egiten dutenen gehiengoa emakumeak direnean, horietako asko prekarietatean lan egin ere. Eguneroko argazkia da, baina honetan, gainera, diru publikoarekin ordaintzen dugun erakunde bati buruz ari gara.
Feminismoa edo basakeria: «Él nunca me pegó» filmaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia indarkeria matxisten inguruan
Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu zuen Alternatibak pasa den otsailaren 2an eta 8an Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varelarekin eztabaida egin zen. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu. Hitzordu berriak antolatuta daude martxoaren 16, 23 eta 30erako, Irun, Amurrio eta Eibarren, hurrenez hurren.
Fatuarte: «Parte-hartzearen kultura eta jendea eguneroko erabakietan inplikazio bat izatea sustatu behar da»
Politika kontzeptu bezala nahasia dugula esaten dut maiz, jendeak alderdi politiko edo instituzio batean egotearekin lotzen duelako. Politika egiteko alderdi batean egoteko beharrik ez dagoela pentsatzen duenetarikoa naiz, eta alderdi baten parte gisa denbora gutxi badaramat ere, aspaldi hasi nintzen politikan militatzen. Adibide bat jartzearren, nire jaioterrian, Irunen, ez geneukan herriko jaietan parte hartzerik emakume ginelako. Eta 16 urterekin egoera horri aurre egitea eta beste emakume askorekin batera alardean desfilatzea, edo unibertsitatean protestatzea, edo Euskaldunon Egunkaria ixten dutenean kalera ateratzea erabakitzen duzu.
Irantzu Varelari: «Emakume feminista bat umorea egiten oso iraultzailea da»
Alternatibaren idatzizko aldizkari, Alterkaria-ren hurrengo zenbakian argitaratuko den Irantzu Varelari egindako elkarrizketaren aurrerapen txikia duzue hau (etxean jaso nahi baduzu idatzi prentsa@alternatiba.net helbidera). Varela, portadan agertu ez ezik, kazetari eta feminista amorratuak elkarrizketa bitxi honi erantzun dio, ohiko galderak erantzun beharrean, bere Twitterraren bitartez gehien erabiltzen dituen hashtag-etatik abiatuta feminismoz hitz egiten digu.
Matute: «Gizonezkoengan espero dena politika feministak laguntzea baino ez da»
Soldaten arteko aldea es da arazo bakarra, emakumeek pairatzen duten egiturazko zapalkuntzaren adierazlea baino ez delako gizonezkoek pentsatutako eta zuzendutako gizartean. Sistema kapitalista heteropatriarkal honek emakumeak ordezkaritza espazioetatik eta gizartean garrantzitsuak diren eremuetatik aldentzen ditu, zaintza eta ugaltze lanetara bideratuz.
Emakumeak
Urtea hastearekin batera beste emakume bat hil du bere bikotea izandako gizonak. Beste bat. Genozidio onartu gabea. Noiz hasi zen? Historiaren zein unetan? Mundu osoan badira gaiari heltzen dioten ipuinak. Emakume erailak, bortxatuak, janak… Egin al daiteke honekin ipuin ikuskari bat? Zilegi al da? Aspaldiko ideia dabilkidana bueltaka. Eskuratu berri dut gaztelaniaz heldu zaigun Angela Parkerren ipuinen bilduma, aurreko ipuinak eta gehiago jasotzen dituena: “Cuentos de hadas”. Badago zer kontatu.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6185/emakumeak
Jendarte feminista eraikitzeko deia egiten du EH Bilduk
Martxoaren 8ko aldarrikapen egunean, jendarte feminista eraikitzeko bere konpromisoa berresten du EH Bilduk, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako jendartean sinesten duten guztiei elkarlanean aritzeko deia egin die.
http://ehbildu.eus/eu/albisteak/11415-jendarte-feminista-eraikitzeko-deia-egiten-du-eh-bilduk