Hitzaldi irekia ekainaren 13an Donostian: Gizarte zibila bakea eta normalizazio politikoruntz
Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du datorren asteazkenean, ekainak 13, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etatik aurrera, bakegintzaz eta normalizazio politikoaren inguruan. Paul Rios (Lokarri) eta Sabino Ormazabal (Argituz) arituko dira hizlari “Gizarte zibila bakearen eta normalizazio politikoaren bidean” izeneko ekitaldian. Garai politiko berria eraikitzeko bidean iragan urtean emandako pausoen ostean, Alternatibak, oraindik ere, funtsezkoa deritzo aurretik ditugun oztopoak gainditu eta gatazka gainditzeko ahaleginak bilduko dituen agendan lan egiteari herritarren protagonismoa nagusi izango duen prozesuan. Horren harira dator hitzaldi hau antolatzea.
http://alternatiba.net/DonostiaHitzaldiaRiosOrmazabal
Greziaren duintasuna bestelako Europarako
Ekainaren 17an hauteskunde orokorrak izango dira Grezian. Prozesua bereziki garrantzitsua izango da Europarentzat, baina baita Europako ezker osoarentzat ere. Izan ere, finantzen merkatuaren eztandaz geroztik, mugimendu sozialen eta alderdi politikoen erresistentziaren zein erantzun sendoez gain, honakoa aukera ezin hobea izango da Merkelen estrategia ultraliberalari, NDFari eta haiek sortutako proiektu europarrari zuzenean aurre egiteko. Ezkertiar guztiok itxaropenez ikusten dugu Grezia, eta bereziki hauteskundeak irabaz ditzakeen Syriza ezkerreko koalizioa, batez ere EBren xantaiaren aurka agertu delako.
http://alternatiba.net/idazlanak/1745/greziaren-duintasuna-bestelako-europarako
Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketa
Beste behin ere, hemen elkartutako lau alderdiok, Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketari erantzutera goaz. Garai zailak ditugu aurrean, baina porrotera eraman gaituztenen diskurtso bakarrari aurre egin behar diogu, finantza botereen mesedetara daudenei. Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak herritarren gehiengo zabal baten babesa izan duen koalizioa berretsiko dute hurrengo hauteskundeei begira, lauron arteko elkarlanari jarraipena emateko.
Alternatibaren Asanblada nazionalak aho batez erabaki du hurrengo bozetara koalizioan joatea
Alternatibaren Asanblada nazionalak bilera egin du Gasteizen, eta aho batez erabaki du Euskal Herriko ezkertiar eta subiranisten indar metaketari jarraipena ematea, hurrengo hauteskundeetara Aralar, Eusko Alkartasuna eta ezker abertzalearekin batera koalizioa osatuta aurkeztuz. Gure herriak behar duen subjektu ezkertiar eraginkorra indartzeko tresnarik egokiena dela uste dugu, aurreko koalizioekin, Bildu eta Amaiur, egiaztatu dugunez. Horrexegatik, Alternatibak gogoz eta ausardiaz hartuko du parte bihar Donostian lehenengo aldiz plazaratuko dugun alderdi metaketan.
EPPKren adierazpena herritarrek ospatu baina gobernuek ukatzen duten garai politiko berria berrestera dator
Alternatibatik azpimarratu dutenez, borroka armatuaren amaieraren egiaztapenak “apurtu egiten du ETAren asmoen gaineko informazio faltsu eta interesatu oro, hainbat erakunde eta elkartetatik behin eta berriz tematu arren; egunotan kasu, presoei indarkeriatik aldendu eta biktimen mina aitortzeko exijitu dietenean, haien adierazpenak horixe bera egiten duela apropos ahaztuta”. Matutek berretsi duenez, “bakearen eta konponbide demokratikoen garaia da orain zabaltzen ari dena, Euskal Herriak duela urte asko espero zuena, eta alderdikeriengatik zein hauteskundeetan pentsatzen ari direnen kapritxoengatik atzeratu ezin daitekeena”.
Voices of transition, dokumental parte-hartzailearen trailerra
Voices of transition (Trantsizioaren ahotsak) Nils Aguilarrek zuzendatuko dokumentala da, ekoizpenaren ondorengo fasean dagoena. "Trantsizio agroekologikoa" da jorratzen duena. Nola antolatuko gara aldaketa klimatikoak eta petrolioaren krisiak dakartzaten erronkei gure hiri eta larreetatik aurre egiteko? Dokumentala amaitzeko laguntzarik eman nahi? Helbide honetan, www.milpafilms.org , DVDaren aurre erosketa edota produktore bilakatzeko jairraibideak eskaintzen dira.