Alternatibak Bateraguneko auzipetuen aurkako mendeku politika salatu du haien atxiloketatik hiru urte betetzen direnean
Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Xabi Sotok gaur ohartarazi du Bateragune auzia dela eta “auzipetutako lagunak kartzelan mantentzeko inolako logika politiko zein etikorik ez” dagoela. Bihar, larunbata, urriak 13, hiru urte beteko dira atxilotu zituztenetik. Era berean, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Rafa Díez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso jarraitzeak “Espainiako gobernu ezberdinek ideiak kriminalizatzeko izan duten joerari eta mendeku politikei” besterik ez diela erantzuten ziurtatu du.
Gernikako Akordioaren adierazpena Enara Rodriguezen erasoaren aurrean
Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi zuela kontatu zuen. Orduan lehengo kotxean zeuden gizonezkoek beraien polizia plakak erakutsitakoan Enara kotxetik atera, ostikoka jo, iraindu, ukitu eta bortxatzearekin mehatxatu zuten. Badirudi oso luze egin zitzaizkion bost minutu pasa ondoren joaten utzi ziotela.
Matute Sestaon: EHBildu behar dugun ezkerra da
Oskar Matute zerredakideak, ezkerraldea eraldatzera goazela adierazi zuen, gure eredua martxan jarriaz: pribilegioak murriztu eta eskubide sozial eta sistema publikoan inbertituz. Lehentasuna, hezkuntza, osasungitza eta eskubide sozialetan ezarri zuen eta ez inolako ekarpen sozialik egiten ez duten azpiegitura faraonikoetan.Honi gehituz, egoera honetara ekarri gaituztenak eta Ezkerraldea Euskal Herriko langabe gehien dauzkan eskualde izatea eragin duten horiek euren poltronetatik ateratzeko ere gure indarra azpimarratu zuen.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/1920/matute-sestaon-ehbildu-behar-dugun-ezkerra-da
Matutek baserritarren eskubideak defendatu ditu Zornotzan
EHBilduko hautagai eta Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek Euskal Herriak duen "aukera historikoaz" ohartarazi du,"ezker subiranistak Eusko Legebiltzarrean gehiengoa izateko aukera duelako". Zornotzan egon da etorkizuneko lan-baldintzaz eta euskal baserritarren eskubideaz hitz egiten. EHBilduk, natura txikitzen dutelako azpiegitura erraldoiak alde batera utziko dituela azpimarratu du eta orain praktikatzen den kontsumo-eredu honekin bukatuko dutela ere jakinarazi du. Laura Mintegiren hitzak errepikatuz ‘moztu behar den gauza bakarra, pribilejioak direla’ adierazi du. Euskal Herriak pribilejiorik gabeko eredu bat behar du eta horretan ari gara lanean.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/1917/matutek-baserritarren-eskubideak-defendatu-ditu-zornotzan
Alternatibak Hugo Chavez zoriondu du bozak irabazteagatik eta Venezuelako herriak desinformazioa gainditu duela goretsi du
Mahai Internazionalistatik, halaber, garaipena “ohartarazpena” izan dadila espero dute, Amerikan zein Europan: “Masa komunikabideak munduan zehar prozesu burujabeen inguruan desinformatzeko joera badute ere, krisi garai honetan, herritarrek ondo dakite bereizten zeintzuk diren gure bizitzak hobetzeko asmoz sortutako aldizkatzek eta zeintzuk doazen merkatuen eta transnazionalen eskutik, bidegabekeriara eta eredu jasangaitzak proposatzera”.
Oskar Matute: EH Bilduk neurriak proposatzen ditu herritarrek etxea ez galtzeko
Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburu azaldu dute Jaurlaritzara iristen denerakoEH Bilduk hartu duen konpromisoa: "etxe-kaleratze bat bera gehiago ere gerta ez dadin neurri zehatzak jarriko ditu. EH Bildurekin ez du inork etxebizitza galduko". Gogoratu dute egunero 14 pertsona geratzen direla etxe gabe. "Eta horietako batzuk Kutxabank bezalako erakunde batek uzten ditu kalean. Gero, solbentzia maila handia duela goraipatzen du, baina ulertezina den arren, herritarrak kalean uzten jarraitzen du", salatu dute. "EH Bilduk neurriak proposatuko ditu herritarrek etxea ez galtzeko", laburtu du, "eta beraz, ez dugu onartuko erakundeek arazo honen aurrean beste alde batera begiratzea".