Bizitza duinaren alde, kapitalismoa lurpera dezagun. A14 Greba Orokorra!
Alternatibarentzat ezinezkoa da isilik egotea herria ordezkatu beharrean zapaldu nahi dutenen aurrean; terrorismo finantzieroak Ezkerraldean pertsona bat hiltzea eta gaur Durangaldean lan istripuetan aurten hildako hamaikagarren behargina egotea ahalbidetu dutenen aurrean; eta baita egun berean mozkinak eta kaleratzeak iragartzeko kopeta dutenei.
Azaroaren 14ko greba orokorrera deitzeko adierazpen bateratua
14aren mobilizazioa berezia da, europa mailako ekimen amankomun batean kokatzen delako. Herri guztietan, klase herrikoien manifestaldiak eta ekintzak izango dira. Eta bereziki Portugalen, Italian, Espainian, Belgican, Maltan, Chipren eta Grezian, krisialdi ekonomikoa eta Troikaren (EB, NDF, EBZ) austeritate politikak gehien pairatu dituzten herrietan, greba orokorren bitartez erantzungo da. Hori dela eta, 14a, kapitalak jadanik egin duen bezala, mugak gainditu egin behar dituen borrokaren hasiera izan behar du. Gaurko Europar Batasunaren muinaren kontra jo eginez.
http://alternatiba.net/idazlanak/1979/azaroaren-14ko-greba-orokorrera-deitzeko-adierazpen-bateratua
Alternatibak ohartarazi die PPri eta PSOEri desjabetzen kontrako adabakiek ez dutela milaka pertsonen hondamenean duten ardura estaliko
PPk eta PSOEk adostu beharreko edukiari dagokionean, bilera bera baztertzailetzat jo du Matutek, “beste indar politikoak baztertzeaz aparte, azken erabakia errudun nagusien eskuetan laga eta eragile sozialak zein kaltetuen erakundeak ere kanpoan uzten dituelako”. Alternatibako bozeramaileak zalantzan jarri du alderdien borondatea, eta baita hartuko duten neurrien eraginkortasuna ere: “Zorrak etxea ematearen bidez kitatzeak eta luzamenduak etxe hustearen data atzeratzeko bakarrik balio dute, banketxeen iruzurra eta lukurreriari irtenbide berririk eman gabe”.
EHBilduk euskal kutxen sorrera eragin zuten baina batzuek alde batera utzi nahi izan dituzten oinarriak aldarrikatu ditu
Etxe desjabetzen ugaritzeak, gehienak Kutxabank-en eskutik, kutxak eta Kutxabank alderdi politiko batzuen mesederako zuzendu nahi izan dutenen asmoen adibidea baino ez dira. Izan ere, herritarren beharrei bizkarra eman diete, Herri honetako ekonomia, enplegua sortzea eta krisi ekonomikoa gainditzeko politikak zeharo baztertuta.
La sombra del fracking: Gas no convencional dokumentala
Dani Amok y Rosa Martínezek sortutako dokumentala da "La Sombra del Fracking GAS NO Convencional", Espainiako Erresumara eta Euskal Herrira (Arabara bereziki) heltzen ari den frackingaren inguruan ohartarazi nahi duena. Batetik, Administrazioek ez dute argibiderik zabaltzen eman dituzten baimenen inguruan eta, bestetik, herritarrek teknika honek ekar ditzakeen arriskuen inguruko informaziorik ez dute. Besteak beste, Estatu Batuetan haustura hidraulikoak eragin dituen lurrikara eta kutsaduraren berri jasotzen du laburmetraiak eta, era berean, Nacho Santidrian Gurutzetako Ospitaleko onkologoa elkarrizketatzen du teknikak osasunerako ekar ditzakeen kalteen gainean.
EHBildurentzat kezkagarria da EAJk hona ekarri gaituen politika ekonomiko bera planteatzea
EAJk oso ondo daki "defizit publikoa murriztea helburu duen" aurrekontu batekin ezingo direla hor agertzen diren norabide orokorrak plan zehatzetan bideratu. Are gehiago, adibidez gastatzeko egongo den diru kopuruaren zati garrantzitsuena AHT bezalako inbertsio erraldoiak aurrera ateratzeko gastatzen badira. EAJk ez ditu ekimen zehatzak planteatzen atal honetan, jakin badakielako 2013tik aurrera Eusko Jaurlaritzak ez duela nahikotasun finantzariorik ekonomia biziberritzeko plan eta egitasmo zehatzak aurrera ateratzeko.