Neurri zehatzak udaletatik etxegabetzeei aurre egiteko
Etxe-kaleratzeei aurre egiteko EH Bilduk harturiko konpromiso eta instituzio ezberdinetatik hartuko ditugun neurrien inguruan berri ematera gatoz. Horretarako, bertan bildu gara hainbat alkate eta hautetsi, koalizioaren hautetsi guztien ordezkari gisa. Gobernatzen ditugun udaletan garatuko dugun proposamena da aurkezten dizueguna, era berean oposizioan gauden udaletan ere aurkeztuko dugu eztabaidatua izan dadin. Neurri zehatzak biltzen dituen protokoloa da, eta bi helburu ditu, batetik egoera larri honen aurrean daudenei laguntza praktikoa ematea eta, era berean, etxegabetzeen sistema bidegabeari aurre egitea.
http://alternatiba.net/idazlanak/2049/neurri-zehatzak-udaletatik-etxegabetzeei-aurre-egiteko
Oskar Matuteren hitzaldia Aretxabaletan: Alternatibak lotuz, Ezkerra eraldatzearen erronka
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hitzaldia eskaini zuen azaroaren 28an Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe Kultur Etxean, Alternatibaren sorreraren, ibilbidearen eta etorkizunaren inguruan, Alternatibak lotuz: Ezkerra Eraldatzearen Erronka titulupean. Matutek menpekotasun sistema desberdinei aurre egiteko borroka guztiak agenda berean uztartzearen garrantziaz hitz egin zuen. Hector Prieto talde ezkertiarreko kidea udal asanbladako kideak hitzaldiaren aurkezle lanak egin zituen eta testuingurua zehazteko arduraduna ere izan zen; batetik, euskal ezkerrak dituen erronkak eta, bestetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta konpromisoa hizpide izan zituen.
Aniztasun funtzionalarena ere bai
Abenduaren 3an, Euskal Herrian ospatzen ditugun beste hainbat data adierazgarriekin batera, aniztasun funtzionala duten pertsonen nazioarteko eguna ere gogoratzen dugu. Ez da, inondik inora, ospakizunetarako eguna, aldiz, ezintasunen bat dugunon aldarrikapenak inoiz baina ozenago entzunarazteko eguna izan behar da, gure eskubideen alde borrokatzen jarraitu behar dugulako, aukera berdintasuna eta eskubide guztien jabe diren herritar legez aitortuak izatea nahi dugula oihukatzeko.
http://alternatiba.net/idazlanak/2043/aniztasun-funtzionalarena-ere-bai
Alternatibak Kolonbiako nekazariek paramilitarren esku pairatzen duten errepresioa salatu du ASOCOLeko ordezkariekin bildu ostean
Matutek eta Vegak nekazariek pairatzen duten egoera larriarenganako ardura adierazi dute, eta horregatik, gogor salatu dute Bellacruz Etxaldeko – orain Gloria Etxalde izenekoa- 600 familiek jasandako lurren desjabetze bortitza. ASOCOLeko buruek, paramilitarren eskutik mehatxuak eta pertsekuzioak jasateaz ez ezik, legez kanpo kendutako lurren berresartze prozesuaren buru ere badira, elkartea osatzen duten 96 familien laguntzarekin batera.
Inposaturiko murrizketen aurrean, burujabetza politiko eta ekonomikoa eskuratzeko indarrak metatzera deitu du EHBilduk
Ez dugu murrizketarik nahi, ezezko borobila esaten diogu neurri, erreforma eta dekretazo hauei guztiei, inposatuak direlako, guk erabaki ez ditugulako eta bereziki injustuak eta krudelak direlako. Eta horiek euskal gizarteari – zerbitzu sozialen erabiltzaileei eta langileei- ez eragiteko lan egin dugu. Hori da gure konpromisoa eta horrela izango da kudeatzen ditugun erakundeetan.
Alternatibak Kataluniako ezker subiranista zoriondu eta CUP legebiltzarrean sartu izana ospatu du
Alternatibako Koordinakunde Nazionalak Kataluniako alderdi ezkertiar subiranistak zoriondu nahi izan ditu atzoko hauteskundeetan lortutako emaitzengatik. Talde ezkertiarreko batzorde eragiletik azpimarratu dutenez, gorakada nabarmena izan dute nazio eraikuntza sozialarekin batera ulertzen duten alderdiek, burujabetza herritarrei hitza emateko nahi dutenena, bandera desberdinarekin eginda ere, botere finantziero berdinen aginduetara eta gizarteari bizkarra emanda agindu nahi dutenen aurka. Alternatibatik, bestalde, bereziki ospatu da Candidatura d’Unitat Popular Alternativa d’Esquerres, CUP, hautagaitza legebiltzarrera lehenengo aldiz heldu izana, 3 eserleku eta 126.00 boto baino gehiago lortuta. Alternatiba hauteskunde kanpainaren azken egunetan izan da, CUPetik jasotako gonbidapenaren ostean, hautagaitza honen h! ainbat ekitaldietan parte hartzen David Fernandez eta beste zerrendaburuekin batera. Horregatik, bertatik bertara ezagutu ahal izan du CUPeko militanteek eginiko lan paregabea.
Alternatibak positibotzat jo du ETAk Aieteko bidearen aldeko apustua berrestea
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek positibotzat jo du ETAk zabaldu eta Gara egunkariak gaur argitaratutako komunikatuaren edukia. Matutek azpimarratu du erakundeak gatazkaren ondorioen inguruan hitz egiteko agenda ezartzeko borondatea agertu izana, zehazki desarmearen, presoen eta desmilitarizazioaren inguruan, azken honetarako bideak eta epeak aztertuz, “Aieteko Nazioarteko Adierazpenak duela urtebete baino gehiago eskatutakoaren ildotik beraz”.Alternatibatik nabarmendu dute, halaber, ETAk “indarkeria behin betiko uzteko erabakiaren bidetik jarraitzeko asmoa berretsi” duela.