Alternatibak Jose Luis Bilbaoren gobernuari leporatu dio gizartearen haserreaz jabetzea eta bere publizitatean barregarri uztea
Alternatibako Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak salatu du aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako kanpaina publizitarioa iruzur fiskalari aurre egiteko, bere "eraginkortasuna eztabaidagarria" izan daitekeen arren. Kanpaina honen iragarkietan sexu eta adin desberdineko pertsonak pankarta baten atzean manifestatzen agertzen dira "Guri iruzurrik ez" lemapean. Pankartan STOP seinale bereizgarria -iruzurraren kontrakoa kasu honetan- ere ikusten da, "kaleetan geroz eta maizago egiten diren kaleratzeen, iruzur politikoaren, langileriaren eskubideen eta lanpostuen suntsiketa dakartzaten lan erreformen aplikazioen kontrako protesten leloen eta sinboloen jabe egiteko ahalegin batean".
Oskar Matute legebiltzarrean: Kaleratzeei, erreformei eta inposaketei ez. Enplegua defenda dezagun
Duela egun batzuk legebiltzar honetan beste formazio politiko bateko bozeramaileak “EH Bilduk eztabaida parlamentarioak serioago hartu behar zituela” esan zuen. Baieztapen horren aurrean, norbaitek pentsa dezake gure taldea ez duela hemen egoteko gaitasunik, baina legebiltzar honek kalea eta gizartearen maila berean dagoen galdetzen dugu guk. Bizitzeko oinarrizkoak direnak erdiesteko borrokan daudenen begietara begira eta haien alboan jartzen da EH Bildu, beste batzuk aldiz, beso gainetik begiratzea aukeratzen dute.
Herrizaingo sailak jarrera oztopatzailea izan du Nafarrate auzian
Matutek gogoratu du auzi honen inguruan Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak agindutakoa ez dela oraindik bete. Jaurlaritzak barne ikerketa bat agindu zuen eta Legebiltzarrak auzia jarraitzeko batzorde bat sortzea erabaki zuen. "Ez dira ez bata ez bestea bete", esan du Matutek. Ildo horretatik, koalizioaren ordezkariak sailburuari eskatu dio ikerketarik egon den argitu dezala, eta baiezko kasuan, horren inguruko informazioa argitara ematea.
Gdeim Izikeko heroiei eskutitza
Preso politikoentzat, hauen familia kideentzat, saharar herriarentzat…Gdem Iziken sufritzen duten heroientzat; momentura arte ezagututako kanpamendurik handienean jarrera baketsu batez finkatzea erabaki zutelako. Asentatze hau, Marokoko dinastiak lapurtutako lurraldea eta honen gaineko subiranotasuna berreskuratzeko egin zuten. Maroko, belaunaldiz belaunaldi zapaldu du herrialde sahararra, beti ere, Europaren eta bere merkatuaren interesen baimenarekin, saharar kostalde garrantzitsua besteak beste.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2339/carta-los-h%C3%A9roes-de-gdeim-izik
Estatuaren borondate faltaren aurrean, gizartearen inplikazioa beharrezkoa da bakegintzan aurrera egiteko
Biharkoa erreferentzia garrantzitsua izango da Euskal Herriarentzat. Han hurrengo asteotan hartu behar den erabakiarekin ez dago jokoan bakarrik Ines del Rio edota doktrina aplikatu zaien 70 presoen etorkizuna. Europako Auzitegiak hartuko duen erabaki horrekin ere euskal preso politikoekiko estatuek aplikatzen duten zigor estrategia jarriko baita zalantzan. Hori da nahi eta espero duguna, ez bait dago inolako arrazoi juridikorik uzatilan epaileek esandakoa oraingoan ez berresteko.
Alternatibak positibotzat jo du Bake Foroaren lana
Alternatibak positibotzat jo du Bake Foroaren lana, Lokarrik eta Bake Bideak antolatutako Bake Prozesua bultzatzea bilatzen zuena. Bestaldetik, pasa den asteko Iruñeako eta Bilboko foruetan nazioarteko gatazketan adituak diren eragileek emandako "klabeak" oso garrantzitsuak direla azpimarratu du eta Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko oso baliagarriak izan daitezkeela ere esan du. Gizartearekin bat egiteko premia dagoela uste du Sotok, eragile nagusia hori izan behar duela azpimarratu du ere.
http://alternatiba.net/idazlanak/2327/alternatibak-positibotzat-jo-du-bake-foruaren-lana
Urrea: EAEren enbaxadek AHTaren euskal adarrak baino 1.000 aldiz gutxiago balio dute
Maneiro jauna, eredu honekin bat ez bazatoz eta euskal lurraldeentzat eredu aurre konstituzionala zein aurre estatuarioa nahiago badituzu, behintzat, utzi iezaiozu itzulinguruka hitz egiteari eta argi esan. Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren desegitea eskatu eta zure parlamentari akta entregatu. Hau litzateke sare autonomiko maltzurraren kontra koherentziaz jokatzeko biderik egokiena, zuen esanetan, espainiarren baliabide guztiak xahutzen dituena.