Makro-epaiketen helburu politikoak salatu eta deituko diren mobilizazioekin bat egiten du EHBilduk
Esandako guztiarekin bat egiten duten herritar, erakundeei eskaera zuzena egin nahi diegu gaurko agerraldian: Makro- epaiketa bi horien aurka deitu diren eta deituko diren mobilizazio eta ekimenetan parte hartzea. Eta bukatzeko, gure aldetik aste honetan epaiketan murgilduko diren pertsona eta familiei gure elkartasuna eta animoak helarazi nahiko genizkieke. Beraiekin gaudela.
Inkisizio espainiarraren metodoak
Indarkeria beti dator uniformez jantzita. Ordu txikitan eta bokatxaz bidea zabaltzen, polizia nazionalak Luis Goñi Nabarreria plazatik atera du, Madrilgo epaitegi politiko bati entregatu eta sei urtez espetxe batean lurperatzeko. Bere delitua gaztea eta euskal herritarra izatea da, eta menpekotasuna txalotzen duen bitartean asaldura armekin zapaltzen duen erregimen ustel bati aurre egiteko konpromiso politikoa erakusteko ausardia izatea.
http://alternatiba.net/idazlanak/2902/inkisizio-espainiarraren-metodoak
Urkulluk azaldu behar du zein izan den bere esku-hartzea Iurbenor auzian, susmo guztiak argitze aldera
EH Bilduk galdera zuzena egingo dio lehendakariari Legebiltzarrean, "Jabyer Fernandezen akusazioak oso larriak direlako eta, egiazkoak izanez gero, ustelkeria afera baten aurrean egongo ginatekeelako". Egunotan Bizkaian epaitzen ari den Iurbenor auzian Jabyer Fernandez enpresariak Iñigo Urkulluren eta EAJren aurka egindako akusazioen larritasuna kontuan hartuta, EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du lehendakariak horren inguruko azalpenak ematea.
Nola justifikatzen du PSEk Gipuzkoan eginiko urratsen ondoren orain atzera egitea?
EHBildu prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Donostian. PPk aurretik EAJk eta PSE-EEk lotua zuten itun fiskalarekin bat egin izanaren balorazioa egin dute Joseba Permachek eta Oskar Matutek. Gogorarazi dutenez, egungo egoeraren ondorioa da hiru alderdi hauek 2008 eta 2009 urteetan onartu zuten zerga politika, murrizketa sozial ugari ekarri dituena. Horregatik, hiru aldedi horiek itun zoragarria egin izana saltzea salatu dute.
Asier Vega: Atxilotuen delitu bakarra elkartasuna da
Herriraren jarduera legez kanpo utzi izana estatuaren totalitarismoaren adierazlea da. Atxilotuen kargu guztiak kendu eta Herrira legeztatzea exijitzen dugu. Onartezina da ere Beltran de Herediaren ertzainak jokatu duen papera, Guardia Zibilaren bizkartzain aritu ez ezik, gure senatari bat, Amalur Mendizabal, jipoitzera heldu delako. Argitu dezatela eraso horren ardura.
http://alternatiba.net/idazlanak/2888/asier-vega-atxilotuen-delitu-bakarra-elkartasuna-da
Estatuaren indarkeriaren aurrean, Herriraren elkartasun itsasoa
Euskal Herrian garatutako prozesu oso bat behin eta berriz mindu nahi duen indarkeriaren aurrean, milaka pertsonek, tantaz tanta gure herrietako kaleak beteko ditugu, bahituta mantentzen gaituen uharka gainditu arte; iheslari edo pertsona preso bakoitzaren askatasun indibidualetik eta bere burujabetza berreskuratzeko bidean dagoen herri honen askatasun kolektibotik aldetzen gaituzten espetxeetako barrak gainditu arte. Burujabetza hori aldaketa politiko eta sozial baten zerbitzura egongo da eta boterea esku egokietan utziko du, Euskal Herriko biztanleen eskuetan alegia, horietan besterik ez.
http://alternatiba.net/idazlanak/2884/estatuaren-indarkeriaren-aurrean-herriraren-elkartasun-itsasoa
Getxoko Udala: Gardentasuna? Gobernu ona? Kudeaketa ona?
Pasa den uztailareko Getxoberrin, Getxoko EAJren Gobernua, Udal honen eta bere Erakunde Autonomoen gardentasuna eta burutzen ari diren kudeaketa ona saltzen saiatu zen. Harro sentitzen zen, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera, EAEko lehen 25 Udalen barruan eta Bizkaiko 6garren udala izatea, zeinaren bere kontu publikoek ez duten hutsik aurkezten. Ba susmatu bezala, mitoa erori da. Aipatutako Epaitegiaren kontu-ikuskaritzak egindako behin behineko txostenek (2011ko ekitaldiei dagozkiena), argi erakutsi eta ziurtatzen dute gardentasuna opakutasunarekin nahasten dela eta gobernatze ona eta kontrolatua nahasmen hutsarekin.
http://alternatiba.net/idazlanak/2894/getxoko-udala-gardentasuna-gobernu-ona-kudeaketa-ona
Nire ugazaba gaixoa
Krisialdi ekonomikoaren aitzakiarekin langileen eskubideak berriz ere urratzen dira, lan esparruko hainbat eremu jakinetan, segurtasuna eta lan osasunean kasu. Hau da, seguruenik, klase langileen artean, usterik zabalena, baina noski, ez du bat egiten ELCORREOren ildo editorialarekin. (Artikulua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak).
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2893/pobrecito-mi-patr%C3%B3n