Aktibatu
Gaur inoiz baino gehiago gure burua antolatu behar dugu. Justua ez den sistema honi aurre egiteko modu asko daude; auzoetako elkarteetan parte hartuz, mugimendu sozialetan, edota erakunde sindikal eta politikoetan. Bakoitza bere errealitate eta aukeretatik. Baina azken finean, garrantzitsuena zu zara. Ez zu edo ni, aurrez aurre jartzen gaituen “edo” horrekin, kapitalismoaren oinarrizko araua dena; baizik eta asmatzera goazen gehitze partikularekin, egitasmo eta mugimendu alternatiboek osatutako gune zabal bat eraikitzera eramango gaituena, erresistentzia sozialen harresi bat.
http://alternatiba.net/idazlanak/2921/aktibatu
EHBilduk Hegoaldeko hiriburuak betetzera deitu du pentsioen sistema propioa aldarrikatzeko
Euskal Herria Bilduk, Gunea osatzen duten sindikatuek eta eragile sozialek larunbaterako deitutako manifestazioak masiboki bultzatzera deitu du gaur, “Pentsioen murrizketarik ez!” lemapean Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñako kaleak zeharkatuko dituztenak, pentsiodunak are gehiago pobretuko dituen enegarren erreforma salatu eta Euskal Herriarentzat pentsioen sistema propioa aldarrikatzeko.
Alternatibak salatu du udal erreformak demokraziari eta publikoa den orori eraso egiten diola enpresa pribatu handien mesederako
Ezkertiar alderditik onartezintzat jo dute legeak 5.000 bizilagun baino gutxiagoko udalerriak desagerrarazi nahi izatea, Hego Euskal Herrian bakarrik, 430 udalerriengan eragina izango duena. Baina oraindik ere harago doa, “eraso egiten dio demokrazia parte-hartzaileari, 100 bizilagun baino gutxiagoko herriek duten Udalbatza Irekiaren formularekin akabatzen duelako, udaletako azpi erakundeekin bukatzen duen bitartean”.
Alderdi, sindikatu eta eragile sozial ezberdinek Estrasburgoko Epaitegiak kaleratuko duen sententzia aldekoa izatea espero dute eta astelehenerako mobilizazioak deitzen dituzte
Emakumeok erabaki, erakunde publikoek bermatu eta elizaren esku-hartzerik ez
Alderdi Popularra, abortuaren arautze berriaren inguruko eztabaida, defendatzen duten ustezko moralaren testuingurura eramaten saiatzen da, nahiz eta argudio horiek pertsonalak eta besterenezinak izan. Horrela, PPk emakumeen eskubideak herritar guztiei inposatu nahi dizkien ustezko balore erlijiosoen menpe jartzen ditu, unibertsalak izango balira bezala, erlijioa zerbait pribatua dela ulertu gabe; euren sinesmenen gainetik, estatuak pertsona guztiei eskubide guztiak bermatu behar dizkie, baita emakumeen eskubideak, beste behin ere bigarren mailakotzat jo direnak.
Denbora zein bizitza lapurtzen digute
Lanak modu desberdin ugari ditu gu akabatzeko, batzuetan oso azkar, bat-batean istripu tragiko baten bitartez, eta kasu askotan, euro gutxi batzuk aurreztearren. Beste batzuetan, pitinka-pitinka hiltzen gaitu, gaixotasun baten bitartez. Zorterik baduzue laboralki identifikagarria den gaixotasuna izango duzue, zure edo zuen familiaren samindurarekin bukatuko ez duena, baina etxera diru bat ekarriko duena behintzat; horrelako egoerarik etxean edo gertuko etxe batean bizi ez duenarentzat, akaso, bidezkoa dela pentsatuko du. (Artikulua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2900/nos-roban-el-tiempo-nos-quitan-la-vida