Alternatibak Lotuz, 5. urteurreneko hitzaldiak Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Lehenengo hitzaldia, hurrengo abenduaren 12an izango da Gasteizko Florida Zinemetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bertan, Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kide Cristina Bereciartua aurkezle bezala izango da eta hizlari bezala Pablo Iglesias (La Tuerka, Fort Apache), Pitu (Ateak Ireki), Irantzu Varela (Faktoria Lila) eta Manel Márquez (Kaos en la Red) izango dira medioetatik erresistentziak eraikitzeko giltzetaz eztabaidatzeko.
Alternatibak euskal ezkerraren elkarlanaren beharra berretsi du PNV, PP eta PSOEren eskumako itunaren aurrean
Bihar 5 urte beteko dira Alternatibaren abiapuntu izan zen asanblada Bilbon ospatu zenetik. Bidaia bizia izan da, pairatzen ditugun krisi anitzetan kokatua eta, tartean, hauteskunde prozesu desberdinak izan dituena. Ondorioz, gurea bezalako talde politiko gazteak indar guztiak jarri behar izan ditu bere sorreran ezarritako helburuak betetzen saiatzeko; Euskal Herriko ezker alternatiboaren artikulazioan eta haren eraldaketan lan egitea.
Diana Urrea: Pobrezia estrukturalarekin bukatzea posiblea da, borondatea besterik ez da behar
Nazioarteko lankidetzaz aritzean, ezinbestekoa da gizarte-mugimenduen eginkizuna nabarmentzea, emantzipazio-logiketarako funtsezko elementu baitira. Izan ere, mugimendu horiek pre?guratu eta defendatzen dituzte ekitatean, horizontaltasunean eta desberdinen arteko artikulazioan oinarritutako demokrazia parte-hartzailerako formula berriak. Gaur egun, neurri desberdinean bada ere, gaitasun handia dute mugimendu horiek giza baliabideak zein baliabide material eta politikoak mobilizatzeko beren aldaketa-agenden inguruan, alderdi politikoen zilegitasun / galerari eta hauteskunde bidezko demokraziaren gabezia larriei aurre egiteko.
Honduras: borrokak eta itxaropenak
Duela aste batzuk Europako erakunde desberdinez osatutako ordezkaritza bat, haien artean EHBildu, Hondurasera joan ginen herrialde horretan ematen den giza eskubideen urraketa sistematikoa nabarmentzeko helburuarekin, eta baita, hauteskunde egun beraren egiaztapen bat egiteko Demokraziarako Ikasketa Zentroak antolatutako Behaketa Misioaren (CESPAD) esparruan. Gure ordezkaritzak, beste ordezkaritza batzuekin batera, Via Campesina elkarteak egindako deialdiari erantzun zion, nekazal mugimendutik etorritako hautagaiak babesteko, hauek hauteskunde garden eta demokratikoak aldarrikatu ostean.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3110/honduras-luchas-y-esperanzas
EAJren aurrekontu akordioek soilik bilatzen dute Madrilen eta Bruselan exijentziak asetzea
EH Bilduren bozeramaile Marian Beitialarrangoitia eta Oskar Matutek agerraldia egin dute EAJk aurrekontuen harira indar konstituzionalistekin lortu duen akordioaz iritzia emateko. Koaliziokideek tinko salatu dute 3 alderdien interesak asetzeko egindako akordioa dela eta boto ikuspegitik soilik bilatu dutela EAJk, PSEk eta PPk. "Lortu duten gauza bakarra izan da partida zehatz batzuk arbitrarioki banatzea, alderdi bakoitzak izan dituen interes partidisten arabera. Aldiz, uko egin diote gizartearen gehiengoak dituen arazoei benetan aurre egiteari", salatu dute.
Eskuliburuzko faxistak
Faxismoa, mende hasieran, estatu totalitario korporatibista eta zuzendutako ekonomia ezartzea zuen helburu. Garai honetan, korporazio transnazionalekestatu totalitarioak ezarri asmo dute ekonomia haien irabazien maximizaziora bideratzeko. Estatua eta oligarkia ekonomiko-finantzarioa gauza bera dira; presidente eta minsitroak gobernutik multinazionaletara saltoka dabiltza, eta aldrebes ere bai. Zintzoak izanik, ministro edo kontseilari gisa baino enpresa jakin bateko ordezkari karguarekin aurkeztu beharko lukete beren burua. (Testua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak).