Alternatibak osasungintza publikoaren aldeko Tolosaldeko martxarekin bat egitera deitu du
Alternatibatik gogorarazi dutenez, “Euskal Herrian ikusi ditugu Nafarroako ospitaletako elikagaien aferarekin zein larria izan daitekeen osasungintzaren pribatizazioa”. Horregatik, orain PNVk EAEn ere eredu hau zabaltzeko helburua ageri duela, “Tolosaldean eman beharreko erantzuna sendoa izan behar da, Tolosaldean eredu hau gelditzeak beste eskualde batzuetan be gelditzea suposatuko baitu”.
AHTren inguruan PNVk erantzun nahi ez dituen 20 galderak
Matute legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Ana Oregiri, AHTaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz. Matutek behin eta berriz galderak egin dizkion arren, Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak ez du erantzun zehatzik eman. Ildo horretatik, ez da gai izan Jaurlaritzaren diskurtso ofiziala gaur egun testuinguru sozioekonomikora egokitzeko. "Orain 20 urte erabiltzen zuten arrazonamendu bera erabiltzen jarraitzen dute", salatu du Matutek, "ahaztuz, gizartea, eta pertsonen egoera eta beharrizanak errotik aldatu direla".
http://alternatiba.net/idazlanak/3315/ahtren-inguruan-pnvk-erantzun-nahi-ez-dituen-20-galderak
Alternatibak dio Nievesen adierazpenak Nafarroako Gobernuan ezarritako ustelkeria berrestera datozela
Matute argigarritzat jo ditu Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohi Idoia Nievesek atzo jakinaraziotako informazioa, “guztiz agerian utzi baitu Nafarroako Gobernuan ezarritako ustelkeria. Frogatu egiten dute foru gobernua eta bere kontseilari Lourdes Goikoetxea beren zerbitzurako lanabesa bilakatu dutela foru ogasuna, Nafarroako boteretsuen interesak babesteko, elizarenak barne Opus Deiren enpresa desberdinak direla medio”.
Herri bat zai basamortuan
Alternatibatik Mendebalde Saharan bizi den egoera larriaren jakitun gara; Nazio Batuek Espainiako Gobernuari emandako eginkizunak bete ez izanaren ondorio eragindako arazo politikoa. Baina bestelako ondorioak ere utzi zituen Marokok eta Mauritaniak haiena ez zen lurraldea inbaditu izana, Hagako auzitegiak 1975ean aitortu zuenez, eta gaur egun ere, Marokok legez kanpo eta zapalkuntzaren bitartez okupatzen duena, sahararren atxiloketa eta erailketaren bitartez. (Artikulua gazteleraz dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3303/un-pueblo-espera-en-el-desierto
Benetako arazoa da Jaurlaritzak goi bilerako lapurren banda horren agindu eta murrizketak hitzez hitz beteko dituela
Arrondo eta Matuteren iritziz, "ulertezina da Jaurlaritza miseria baino banatzen ez dutenen ondoan, haien zerbitzuan, jartzea eta jendarteari bizkarra ematea"; horregatik, mozioa aurkeztu dute gaur Legebiltzarrean, Gobernuari Gailurrean parte ez hartzeko eta kalean Guggenheim Museoan elkartuko direnei aurre egingo dieten gizarte eragileekin bat egiteko eskatzeko.
EHBilduk La Navalen etorkizunarekiko konpromisoa berretsi du langileekin bilera egin ostean
Matutek konponbidea bilatzeko ardura politikoa eskatu dio Jaurlaritzari eta gaur arte jarraitu duen bide okerra kritikatu du: “Jaurlaritzak ez du euskal industriaren egoera eta etorkizuna begitantzeko gaitasunik. Ez du euskal industriaren sektore estrategikoen definizioa eta diseinua egin, eta hori egitea ezinbestekoa da erakunde publikoaren industri politika ezartzeko".
Asier Vega: Europan Iniziatiba Internazionalista gisako hautagaitza errepikatzea polita litzateke
Nagore Uriarte Hamaika Telebistako kazetariak Alternatibako bozeramaile Asier Vegari eginiko elkarrizketaren bideoa: "Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduko batzarkidea izan dugu. Europako Hauteskundeei begira jarri gara, eta bestelakoez ere hitz egin dugu. Hala nola, bakegintza eta ekonomiaren egoera".