Alternatibak salatu du Irungo alkatearen jarrerak Berdintasun Legea era larrian urratzen duela
“Desfilatzen duten emakumeak iraintzea, ezkutatu nahi izatea eta zilegitasuna kentzea ahalbidetzen duen kultura sustatzea emakumeen kontrako indarkeria modu sinbolikobatean sustatzearen berdina da”. Horrela, Santanok Eudeli balioa kentzen diola ulertzen du, aste honetako bezalako erailketa matxistak ekiditeko berdintasunaren alde lanean ari dela baieztatzen duenean, bere presidenteorde Santanok bitartean “kultura matxista zabaltzen duenean, emakumeen kontrako indarkeriaren sustraia dena”.
Elkarrizketa Toni Ramos Alternatibako kide eta Inoiz gehiago Ez! plataforma antifaxistako sustatzaileari
Krisi egoera honetan, ohiko alderdi politikoetatik gero eta gehiago urrunduz doa jendea. Troikak murrizketak ezartzen ditu, banku zein enpresa handien etekinerako, bitartean, herritarrak gero eta pobreagoak dira, laguntza sozialak jasotzeko auekerak gero eta murritzagoak direla, murriztu edo desagerrarazi dituztelako. Eta guzti honen konplize gobernuak ditugu. Ondorioz, alderdi ultraeskuindarrak agertzen dira, hala nola Grezian, beren burua beste era bateko alderdi gisara aurkeztuta diskurtso populista baliatuta. (elkarrizketa gazteleraz eta katalanez dago)
Kataluniako prozesu eratzaile bikoitza hitzaldiaren bideoak Manel Marquez eta Gerardo Pisarellorekin
Pasa den martxoaren 15ean Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren inguruko gosari-eztabaida antolatu genuen: alde batetik, independentziarako bidearen nondik norakoak eta bestetik, ezkerra berrantolatzeko ahaleginaren hausnarketa. Ekintza hau, Alternatibatik Gorripidea-rekin batera antolatu genuen eta gonbidatu bezala, Gerardo Pisarello (Procés Constituent-eko kidea) eta Manel Márquez (CUP-eko miltantea eta Kaos en la Red-eko zuzendaria) izan genituen.
M22 Duintasuna ankerkeriaren aurrean
Euskal Herritik ere, ehunka lagun atera dira beste herrietako zutabeekin bat egitera, haien aurkari berdinak ditugulako, eta horregatik Internazionalismotik eta sistemaren aurrean makurtzen ez garenon elkarlanarengatik, Alternatibatik duintasunaren martxak babesten ditugu, gaur, erregimenaren hedabideek isilarazi arren, Erresumako hiriburua zeharkatzen ari direnak. Gure bizitza haien kapitalaren aurrean, duintasuna ankerkeriaren aurrean.
http://alternatiba.net/idazlanak/3451/m22-duintasuna-ankerkeriaren-aurrean
Alternatibak Venezuelaren aurkako kolpismoa salatzeko kontzentrazioekin bat egin du
Venezuelako hiriburua "beren burua nazioarteko ordenaren zaindaritzat dutenek diseinatutako planaren biktima izaten ari da, hango oligarkiaren bitartez, presidentea kentzeko". Hiriburuan manifestazio desberdinak izaten ari dira, ondorio larriekin; zaurituak, hildakoak eta bestelako kalteak izan dira, "nazioarteko muntaia egiten ari dira Venezuelako Gobernuaren aurka, eta horretarako irudi faltsuak erabiltzeko gai dira ere, Sirian eta Hondurasen ateratakoak, edota Unai Romano euskal herritarrarenak. Eta irudi horiek PSUVen gobernuaren ardura direla sinestarazi nahi izan digute".
Desegin zaitezte eta zuen zakilak entregatu
Bost erailketa 48 orduko epean. Talde armatu baten ondorioz gertatuko balitz, bihar ABC, La Razon, El Correo eta Erregimenaren gainerako kazetek azaletara eramango lukete gaia. Xingola beltzak, malkoak, Erregearen bisita, kalte-ordain handiak biktimentzat, memoriarako guneak. Baina bost emakume besterik ez dira izan, bost gizonezkok eraildakoak; zer edo zer egingo zuten. (artikulua gazteleraz dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3444/disu%C3%A9lvanse-y-entreguen-sus-penes
Ikasitako babesgabetasuna
Egunero zilegi ez diren arauak aplikatzen dizkigute, gehiengoak ulertu ezin duen hizkera batean aurkezten dizkigutela. Kalera protesta egitera irteten garenean, gure eskubideak aldarrikatzera goazenean, egurra ematen digute. Legeak diru jartzaile potentzialen nahiera aldatzen dituzte, guri legea legea dela eta aldatzea ia ezinezkoa dela esaten diguten bitartean. Adarra jotzen digute modu simulatu eta diferituan, osasungintzan, diru-laguntzetan, hezkuntzan, langile eskubideetan eta abarretan murrizketak egiten dituztenean.
http://alternatiba.net/idazlanak/3428/ikasitako-babesgabetasuna
Alternatibak FMLNren garaipena ospatu du El Salvadorreko klase pobretuen alde lan egiten duelako
Beste bost urtez, garaipen berri honek, eta FMLNren eskutik, Amerikako herrialde txiki honetan herri klaseek botere harreman berriak eraikitzea ahalbidetu du, gehiengoaren mesederako joera batekin, hau da, klase pobreen mesederako lanean. Azken batean, herrialdeak ezkerrera egin dezan. Legealdi berriarekin hasiko den gobernu honek, aberastasun politiken birbanaketari eta herritar guztientzako Ongizate Estatuari bultzada erabakigarria emango diola uste dugu, oraingoan, presidente gerrilla ohiaren buru historikoa bat izanik.
EHBilduren aldizkari digitalaren 3. alea: AHT Indondik inora
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Abiadura Handiko Trenaren sarraski ekonomiko, sozial eta naturalaren irakurketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
http://alternatiba.net/idazlanak/3434/ehbilduren-aldizkari-digitalaren-3-alea-aht-indondik-inora