Alternatibak euroa lagatzearen inguruko eztabaida antolatu du Alberto Montero ekonomialariarekin
Argi dago Europako proiektua ez dela sekula izan Europako herrientzako eta herritarrentzat egindako proiektua. Europan, euroak oinarrizko papera bete du kapitala pilatzearen zerbitzura jarritako egitura indartzerako orduan. Aldi berean, inoiz baino gehiago pil-pilean dago burujabetza nazionala aldarrikatzeko prozesu berriak eraikitzearen eztabaida, baina baita kapitalaren Europak eragin dituen bidegabekeriekin bukatzeko eztabaida ere.
EHBilduk abortatzeko eskubidearen alde Iruñean etzi egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu du
Erreforma hau ez da herritarren aurka ematen ari diren eraso sortaren enegarrena. Herritarren erdiaren aurkako indarkeria ekintza zuzena da, emakumeen autonomiaren aurkako kolpe larria, beren gorputz zein bizitzen gainean erabakitzeko eskubidearen kontrakoa. Eta erantzun sendoa behar du lege honek, urratzen dituen eskubideen tamainakoa.
Alternatibak Iruñerriko sei ikasleen atxiloketa salatu eta kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko borroka txalotu du
Ausardia hori aitortuz, gaur goizean Iruñerrian Espainiako poliziak gauzatutako sei ikasleen atxiloketa salatzen dugu, eta bide batez, ikasle mugimenduari gure elkartasuna helarazi nahi diogu, beste behin ere, kalitatezko hezkuntza publiko eta barneratzaile baten aldeko borrokaren irudi delako, milaka ikasle bildu zituen pasa den martxoaren 27ko grebarekin erakutsi zuten bezala.
Alternatibak dio merkatal gune handiak konponbidea izango balira Ezkerraldea ez litzatekeela izango EAEn langabe gehien duen eskualdea
Asier Vegak lurraldeko udalerri desberdinetan ireki daitezkeen Mercadona kateko saltokien inguruko informazio eta adierazpenen harira hitz egin du, “ongi etorria beroa ematen diote gure merkataritzari inolako mesederik egiten ez dionean, guztiz kontrakoa baizik: saltoki handiek gure herriak eta auzoak basamortu bihurtzen dituzte, saltoki txikietan lanpostuak suntsitu eta nekazalgoa pobretzen duen kultura industrializatuaren eredua defendatzen dute, maila lokalean zein nazioartean”.
Oskar Matute: Merkatu askerako hitzarmena gizartearen isilpean lantzen ari da eta nahita gainera
Murrizketak, kaleratzeak, eskubideen eta zerbitzuen kalitatearen galera. Errentagarritasun ekonomikoa errentagarritasun sozialaren gainetik. Ondorioak badakizkigu zeintzuk izango diren: pertsona gehienen prekarietatean sakontzea, batez ere emakumeak kolpatuz. Bereziki salagarria da azken hori, zeren eta emakumeak dira zainketa lanetan aritzen direnak, hain zuzen, estatuak beste leku baterantz begiratzen duenean. Horrek ekartzen du jendartean ezberdintasun handiagoak egotea eta sistema patriarkalean sakontzea.
Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan, hitzaldien bideoak
Pasa den martxoaren 14-15ean "Inoiz Gehiago Ez!" plataformatik 'Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan' hitzaldiak antolatu genituen Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Bi jardunaldietan David Karvala (Unitat contra el Feixisme i el Racismeko kidea), Bertran Cazorla (kazetari eta politologoa) eta Arkaitz Izaren (CUPeko erregidorea Tarragonan) parte-hartzeak entzuteko aukera izan genuen. Gerturatzeko aukera izan ez zunenetzat, hemen Bilboko hitzaldien bideoak ikusteko esteka, eta hitzaldien ostean piztutako eztabaida interesgarriaren bideoaren esteka ere:
EHBilduren aldizkari digitalaren 4. alea: Kutxabank, pribatizaziotik iruzurrera
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Kutxabank pribatizatzeko PNV eta PPren ahaleginaren inguruko hausnarketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.